Pobrezia eta frankismoa, gaurko udalbatzarreko hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 29a, 09:59

Urriko azken osteguna gaur (urriak 29), hileroko ohiko udalbatzarra arratsaldeko 18:00etan hasita, Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.

Ministro ohi frankista Rodolfo Martin Villa, gizateriaren aurka gauzatutako krimenengatik inputaturikoa "persona non grata" izendatzeko mozioa aurkeztuko dute, ostegun honetarako deitua duten udalbatzarrean. Horrez gain, iraila amaierako udalbatzarrean mahai gainean utzitako beste mozio bati ere helduko diote; urriaren 17ko pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunari lotutako testuari hain zuzen.

Gai gehiago ere hartuko dituzte ahotan, honako hauek:


UDALBATZARRA
Eguna: urriak 29, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatzar aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
* 2020/07/23ko bilkurako aktaren onespena.
* 2020/09/24ko bilkurako aktaren onespena.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko irailaren 1etik urriaren 9ra  (2020/671-2020/787).

3.- Usurbilgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroan aurkezteko.

4.- Mozioa: Martin Villa “persona non grata” izendatzea.

5.- Mozioa: Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna.

6.- Galdera-eskaerak.