#udalbatzarra

Jaurlaritzari zuzendutako tramitazioak udaletxetik bideratzeko jarduna, hitzarmen bidez jasoko da

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 2a, 09:31

Iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuten moduan, orain arte egiten duten hori hitzarmen batean jasoko da orain. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako hainbat tramite Udaletik bertatik bideratzeko aukera dago Usurbilen. Lehendik ere indarrean den jardun hau, hitzarmen bidez jasoko dute orain.

Eusko Jaurlaritzaren hainbat tramite udaletxetik bertatik bideratzeko aukera dago. Orain arte egin duten jarduera hau hitzarmen batean biltzeko urratsa eman zuen udalbatzak urriaren 29ko osoko bilkuran aho batez hartu zuten erabakietako batekin. Kasu horietan ere “gu izatea erregistro lehiatila” nahi dute, udalbatzarrean aipatu zutenez. Orain arte eskaini izan duten aukera hori hitzarmen batean biltzea aho batez onartu zuten udal ordezkari guztiek.