Euskaraldia

Euskaraldiaren banderatxoa Laurok eta Eroski Cityn eskura daiteke

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 3a, 17:52

Sentsibilizazio lana sustatzeko asmoz, Euskaraldiak balkoitan jartzeko moduko banderatxoak plazaratu ditu. Usurbilgo Eroski Cityn eta Laurok liburudendan topatuko dituzu, 5 eurotan salgai. Eta bestela, Euskaraldiaren web orrialdeko dendan, Elkar dendetan edota Berria egunkaria saltzen duten kioskoetan.

 

Euskaraldiko banderatxoa zure etxeko balkoian jartzen baduzu, Euskaraldiko produktu-loteen zozketan parte hartzeko aukera izango duzu. Hauek dituzu lehiaketako arauak:

  • Atera argazkia Euskaraldiko zure banderatxoarekin.
  • Igo zure Facebook, Instagram edo Twitter kontura.
  • Ez ahaztu etiketatzea #JantziKaleak
  • Listo. Zorte on Euskaraldiko produktu loteen zozketan.