Koronabirusa

3 kasu azken 24 orduotan, 791,39ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 10a, 13:21

3 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen azken 24 orduotan. 100.000 biztanleko 14 eguneko 791,39ko intzidentzia du gaur udalerri honek.

3 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko 791,39ko intzidentzia du udalerri honek. Gogoan izan, iragan ostegunean 902,18koa izatera heldu ginen. Eremu gorrian segitzen du. Azaroa hasi zenetik 29 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 177 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Buruntzaldea osoak ere eremu gorrian segitzen du. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 1023,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,28. Azken 7 egunetan 79 kasu). 
-Astigarraga: 792,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 28 kasu). 
-Hernani: 1568,98 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,18. Azken 7 egunetan 174 kasu). 
-Lasarte-Oria: 982,74 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,23. Azken 7 egunetan 90 kasu). 
-Urnieta: 1841,68 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 34 kasu). 
-Usurbil: 791,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,98. Azken 7 egunetan 24 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela aste gutxi tasa altuena zuen Astigarragak. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1093,28koarekin gaur. 33 udalerri ditu eremu gorrian eta 1 eremu laranjan.

552 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 14.039 test egin dira, 1.310 izan dira positiboak. Haietatik 552 Gipuzkoan, 631 Bizkaian, 110 Araban, 17 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 91 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 135 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe bat itxita dago Eibarren. Beste 116 ikastetxeetako 164 ikasgela ere itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,93a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19