Euskaraldia

Euskaraldirako txapak jasotzeko mahaia gaur Potxoenean eta Sutegin

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 12a, 08:48

Goizean zehar Potxoenean jaso ahalko dira Euskaraldirako txapak, arratsaldean, Euskaraldia sustatzen ari den herri batzordeak Sutegi alboan jarriko duen mahaian. Gogoan izan, azaroaren 19ra arte zabalik segiko du ekimen honen bigarren edizioan izen emateko epeak, izenematea.euskaraldia.eus atarian.

Badator 2. Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra euskara ahotan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzea sustatu nahi duen ariketa kolektiboa. Izena eman eta txapak jasotzekoa; iragan astean bezala, egunotan ere mahaia kalera aterako du, Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herri batzordeak. Adi hitzorduei:

Azaroak 12, osteguna
10:00-14:00 Potxoenean.
18:30-19:30 Sutegi ondoan.

Azaroak 13, ostirala
10:00-14:00 NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
19:00-20:00 Sutegi alboan.

Azaroak 14, larunbata
18:00-19:00 Sutegi alboan.

Informazio gehiago jaso eta izen ematea online bideratzeko:
izenematea.euskaraldia.eus
usurbil.euskaraldia.eus

Bi “rol” aukeran
-Belarriprest: 
“Lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan”.

-Ahobizi: “Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila den arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean”.

Banderolak salgai
Euskara ahotan gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan hartzeko aukera eskaini nahi du azaroaren 20tik abenduaren 4ra iragarri den 2. Euskaraldiak. Prestatzen hasteko garaia da jada. Batetik, balkoietan jartzeko banderatxoak plazaratu dituzte. Usurbilgo Eroski Cityn eta Laurok liburudendan topatuko dituzu, 5 eurotan salgai. Eta bestela, Euskaraldiaren web orrialdeko dendan, Elkar dendetan edota Berria egunkaria saltzen duten kioskoetan.

Euskaraldiko banderatxoa zure etxeko balkoian jartzen baduzu, Euskaraldiko produktu-loteen zozketan parte hartzeko aukera izango duzu. Hauek dituzu lehiaketako arauak:

  • Atera argazkia Euskaraldiko zure banderatxoarekin.
  • Igo zure Facebook, Instagram edo Twitter kontura.
  • Ez ahaztu etiketatzea #JantziKaleak
  • Listo. Zorte on Euskaraldiko produktu loteen zozketan.