Koronabirusa

Kasu bakarra azken 24 orduotan eta 696,42ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 12a, 12:26

Covid19 kasu bakarra antzeman du Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen; 700etik  behera jaitsi da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua, 696,42raino. Urriaren 29an izan genuen intzidentzia erregistro bera azkenekoz. Ordutik 900etik gorako intzidentzia izatera heldu gara asteotan. Berriz beheranzko bidean goazela dirudi.

Kasu bakarra azken 24 orduotan eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 700etik behera berriz; 696,42an gaur. Hauexek Osasun Sailak ostegun honetan koronabirusari buruz plazaratu dituen azken datuak.

Gaurkoan deigarriena intzidentzia zifra. 759,73tik 696,42ra murriztu da Osasun Sailaren arabera, 24 orduko tartean. Intzidentzia bera azkeneko urriaren 29an erregistratu zen. Duela bi aste hain zuzen. Ordutik, gorantz egin du etengabe; azaroaren 5ean, duela astebete erregistratu zen intzidentzia altuena; 902,18. Bide horretan, urriaren 30ean 712,25ko intzidentzia izan genuen, azaroaren 3an 838,87koa.

Azken astebetean, beheranzko bidea hasi du; azaroaren 6an 845,70eko intzidentzia genuen Usurbilen, 775,56raino jaitsi zen hilaren 9an, 759,73 hilaren 10ean eta azken 24 orduotan 696,42raino murriztu da. Halere, 500etik gora intzidentzia izaten segitzen duenez, eremu gorrian egoten jarraitzen du Usurbilek.

Segidan, irailaz geroztik gaur arte, egunez egun, Usurbilen erregistraturiko kasuen zenbatekoa:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.

Buruntzaldeak eremu gorrian segitzen du
Datuokin, Usurbilek eremu gorrian segitzen du baita Buruntzaldea osoak ere. Gaurko intzidentzia tasari lotutako datuak segidan:
-Andoain: 996,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,09. Azken 7 egunetan 73 kasu). 
-Astigarraga: 744,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,87. Azken 7 egunetan 28 kasu). 
-Hernani: 1593,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,09. Azken 7 egunetan 163 kasu). 
-Lasarte-Oria: 1009,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 85 kasu). 
-Urnieta: 1437,80 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,55. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Usurbil: 696,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,77. Azken 7 egunetan 16 kasu). 

Eskualdean egun Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena, segidan duela aste gutxi tasa altuena zuen Astigarragak. Hiru udalerrik 100.000 biztanletik 1000 kasutik gorako intzidentzia dute. Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen du, milatik gorako intzidentziarekin; 1106,53koarekin gaur. 34 udalerri ditu eremu gorrian.

601 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 16.338 test egin dira, 1.409 izan dira positiboak. Haietatik 601 Gipuzkoan, 663 Bizkaian, 126 Araban, 19 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 73 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 132 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03an dago gaur. 

Ikastetxeetako egoerari dagokionean, ikastetxe guztiak daude zabalik. Baina 113 ikastetxeetako 164 ikasgela daude itxita. EAE-k dituen 17.554 ikasgeletatik %0,93a.

Xehetasun gehiago hemen: covid19