Noaua!ren Kulturaldia

Hasi da Kulturaldia Urpekakariak bertso-antzerkiarekin

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 13a, 18:28

Hasi berri da Noaua!k antolatutako Kulturaldia. Urpekakariak haurrentzako bertso-antzerkiak eman dio hasiera. Haur asko bildu dira Sutegin eta giro ederra izan da igerilekura joandako Leotardo eta Galtzerdiren istorioak ikusteko. Bihar Peru Galbeteren film eta kontzertua izango dira arratsaldeko 19etatik aurrera, eta etzi Oskar Alegriaren "Zumiriki" filma eta solasaldia 18etatik aurrera. Datorren astean ekimen gehiago.