"Udazkena liburutegian"

Onin sail ezagunaren egile Ibon Martin idazlea gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 17a, 08:18

"Udazkena Liburutegian" zikloa borobiltzeko, Ibon Martin Alvarez idazlea gonbidatu du Sutegi udal liburutegiak kultur etxeko auditoriora, astearte honetan.

Gaztetxoei zuzenduriko Onin sortze lan bilduma ezagunaren egilea Sutegira dator astearte honetan, "Udazkena Liburutegian" zikloa borobiltzera. Astearte honetan (azaroak 17), arratsaldeko 18:00etan hasita Ibon Martinekin solasean aritzeko aukera izango dute, 8 urtetik gorako gaztetxoek. Bizi dugun osasun krisialdia aintzakotzat hartuta, hitzordu hau ere ezohiko testuingurua egokitu dute Sutegi udal liburutegikoek. 78 pertsonentzako lekua egongo da kultur etxeko auditorioan ospatuko den ekitaldian. Parte hartzeko izena aurrez bideratu beharra zegoen, usurbilkultura.eus atarian.

Whatsapp zerbitzura batzeko deia
Liburutegiak bueltan duen sarea indartzeko saiakeran, guneari buruzko informazioa jaso nahi duenari bertako langileekin hartuemanetan jartzeko gonbita luzatzen diote. Informazioa bidaltzeko baino ez da bide zabalik duten whatsapp kanal hau. “Guretzat oso tresna baliagarria eta erabiltzaileentzat baita”, Sutegitik aipatu digutenez. Bestela, whatsapp zerbitzua ere 24 ordutan erabil daiteke. Hemen duzue liburutegiarekin hartuemanetan jartzeko bideen berri:
biblioteka@usurbil.eus
943 36 06 92
688 625 477 (whatsapp zerbitzua)
Sare sozialak:
Facebook: “Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia”
Twitter: @usurbib
Instagram: Sutegi05