NOAUA!ren Kulturaldia

NOAUA!ren Kulturaldia, bigarren eta azken asteburuaren atarian

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 18a, 11:51

Lehen asteburuko ekitaldiek harrera ezinhobea izanda, bigarren eta azken ekitaldi zikloari begira da jada NOAUA!ren Kulturaldia. Azaroaren 20tik 22ra, dantza, antzerkia eta musika uztartuko dituen egitaraua josi dugu. Adi, covid19a-ren hedapena murrizteko Eusko Jaurlaritzaren azken neurri murriztaileen eraginez, zenbait ekitaldien ordutegia aurreratu behar izan dugu. Datozen hitzorduotarako sarrerak aurrez izango dituzue salgai Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. NOAUA!ren bazkideok merkeago kultur elkartearen egoitzan bertan. Mugi agortze bidean dira eta: ostiraleko Anari eta Malen-Maddi kontzerturako txartelak amaitu dira jada. Orbeldi eta Korrontziren dantza emanaldirako eta "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlanerako txartelak ere gutxituz doaz. 

NOAUA!ren KULTURALDIA


Azaroak 20, ostirala
19:00 Anari+Malen eta Maddi kontzertuan Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: "Maddi eta Malen usurbildar gazteak. Gitarra eta ahotsez osatutako bikotea giro goxo bat eskaintzeko asmotan izango ditugu. Ondoren. Anariren “Epilogo bat” kontzertua. Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beregan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere. Aurretik, ordea, Malen Azpiazu eta Maddi Zuloaga herritarrak izango ditugu oholtzan. Dagoeneko nork ez ditu ezagutzen herriko bi neska hauek eta beraien ahots indartsu eta zoragarriak? Talentua soberan daukaten herritarrak eta emakumeak ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu".

Sarrerak: AGORTUAK.


Azaroak 21, larunbata
17:30/19:30 Korrontzi Dantzan Orbeldi Dantza Taldearekin. Bi emanaldi Sutegiko auditorioan.

Parte hartzaileak:
Agus Barandiaran - Ahotsa eta trikitixa.
Alberto rodriguez - mandolina eta gitarra.
Kike Mora – Baxua.
Iker Lope de Bergara - Alboka, txistu, txirula, caramillo, auta eta koruak.
Ander Hurtado de Saratxo - Bateria eta perkusioa.

Zehaztasunak: "Korrontzik Mungian (Bizkaia) eman zion hasiera bere ibilbideari Agus Barandiaran trikitilariaren eskutik. Korrontzi inor axolagabe uzten ez duen euskal musika talde bat da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. Korrontzi euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak. Emanaldi hau berezia izango da, Orbeldi herriko dantza taldea ere oholtzan izango delako".

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 8 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ko bazkideek NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 22, igandea
18:00 "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana Sutegiko auditorioan.

Zehaztasunak: “Fadoak entzuten zituen gizona” bidaia bat da. Zineman “road movie”ak dauden moduan, hau “road play” bat izango litzateke. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean parte hartzera. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mikelek lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan".

Egilea: Kepa Errasti.
Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti.
Argi diseinua: David Alcorta.
Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo.
Musika: Pascal Gaigne.
Ekoizpena: Xabier Ormazabal.
Eszenografia errealizazioa: Eskenitek.

Sarrerak: 10 eurotan aurrez Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Aurrez 8 eurotan eskuragarri NOAUA! K.E.-ko bazkideentzat, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.