NOAUA!REN KULTURALDIA

Malen eta Maddik, eta Anarik goraino bete dute Sutegi

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 21a, 13:27

Noaua!k antolatutako kulturaldia amaierara iristen ari da, eta harrera ederra izan du aurtengoan. Malen eta Maddiren kontzertua, eta Anarirenak Sutegi goraino betetzea lortu dute, sarrerak ia ateratako egun berean agortuta. Txalo zaparradak abesti bakoitzaren amaieran, eta emoziorik ere ez da falta izan. Musika doinuekin ederki gozatu dute sarrerak lortu dituzten herritarrek.