Koronabirusa

0 kasu eta 379,87raino jaitsi den intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 24a, 13:38

Covid19 kasu berririk ez da azken 24 orduotan eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatua 379,87raino murriztu da. 300etik behera jaisten bada, eremu horira igaroko gara. Bitarte horretan eremu laranjan segiko dugu.

Gutxitzen doa covid19aren hedapena, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitara eman dituen datuen arabera. Azken 24 orduotan ez da kasu berririk izan Usurbilen, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak beherantz segitzen du. Duela ia hiru aste, azaroaren 4an 902,18koa genuen, atzoko datuetan 427,35koa eta gaur Osasun Sailaren arabera, 379,87an da udalerri honetan. Eremu laranjan segitzen dugu, baina intzidentzia 300etik azpikoa izatera heltzen bagara, alerta maila baxuagora, eremu horira igaroko gara. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87

0 kasu 
Osasun Sailak ez du kasu berririk antzeman Usurbilen azken 24 orduotan. Aurreko asteekin alderatuta, beherantz egin dute baita covid19 kasuek. Iragan aste osoan 12 antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Azken bostak, iragan asteburuan; bina azaroaren 20an eta 21ean, bakarra hilaren 22an. Azaroa hasi zenetik 53 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 201 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. 

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.

Buruntzaldean egoera hoberantz
Usurbil eremu laranjan da azaroaren 18az geroztik. Lasarte-Oriak eremu gorrian segitzen du. Bi udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere bai; 524,29ko intzidentziarekin (50 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, mantso baina egoera onerantz doala dirudi. Usurbil eremu laranjan, alerta maila horiraino murriztu da Urnietan. Gainerako udalerriek eremu gorrian segitzen dute. Guztiak 1.000 kasuko intzidentziaren azpitik dira:
-Andoain: 843,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 49 kasu). 
-Astigarraga: 728,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Hernani: 884,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,61. Azken 7 egunetan 63 kasu). 
-Lasarte-Oria: 605,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Urnieta: 290,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,45. Azken 7 egunetan 12 kasu). 
-Usurbil: 379,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,65. Azken 7 egunetan 11 kasu). 

Egun Urnietak du intzidentzia tasa baxuena, segidan Usurbilek. Hernanik, Andoain, Astigarraga eta Lasarte-Oriarekin batera eremu gorrian segitzen dute, baina udalerriotako intzidentzia pixkanaka beherantz doa. Gipuzkoan bezala; eremu gorrian segitzen du, baina gutxitzen doan intzidentziarekin; gaur 826,69koa du. 27 udalerri ditu eremu gorrian, 6 eremu laranjan (Hondarribia, Legazpi, Oiartzun, Usurbil, Zarautz eta Zumaia) eta 1 horian (Urnieta).

235 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 9.676 test egin dira EAE osoan; 610 izan dira positiboak. Haietatik 235 Gipuzkoan, 285 Bizkaian, 87 Araban, 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 58 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 140 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 79 ikastetxeetako 124 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,71.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.80an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19