Etxealdiara jaisteko San Esteban kalea bi egunez ibilgailuentzat itxita

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 25a, 07:55

Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, San Esteban kalea ibilgailuentzat itxita izango da bi egunez, azaroaren 25ean eta 26an. 

Kale Nagusitik Etxealdiara jaisteko San Estean kalea bi egunez itxiko duela ohartarazi du Usurbilgo Udalak; zehazkiago esanda, azaroaren 25ean eta 26an, asteazken eta ostegun honetan hurrenez hurren. Udalak argitu duenez ordea, ibilgailuentzat egongo da itxita, baina oinez igaro ahalko gara bertatik. Kale horretan "saneamendu eta garbiketa lanak" egitekoa da Udala aipatu bi egunotan. 

Sare sozialetan zabaldu duen mezu honen bidez jakinarazi du Udalak, San Esteban kalearen itxiera. "ADI! Asteazkenean eta ostegunean San Esteban kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, saneamendu eta garbiketa lanak direla eta. Kale Nagusitik behera ezingo da autoz sartu (oinez, bai)".

Etxealdiako zubia, konpondua
Gogoan izan, hilabeteotan Udalaren aspaldiko eskaeretako bat gauzatu duela Gipuzkoako Foru Aldundiak; mantentzea bere ardurapekoa den Etxealdiako zubiaren egitura eta zoladura konpondu du. Uda partean itxita izan zen, N-634 errepide gaineko pasabidea. San Esteban kalea eta Atalluren arteko lotura lana egiten duen zubia azaroaren 6an itxi zuten azkenekoz zenbait orduz, konpontze lanak guztiz borobiltzeko.