Udalbatzarra

3 erakunde adierazpen eta mozioa, gaurko udalbatzarrean

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 26a, 07:37

Hilero azken ostegunetan izaten den moduan, ohiko udalbatzarra gaur (azaroak 26) 18:00etan udaletxean. 3 erakunde adierazpen eta mozio bat, hauexek ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk.

Egun zehatzei lotutako bi erakunde adierazpen izango dituzten aztergaien artean; bat, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari lotua. Gogoan izan, Euskaraldi betean gara Usurbilen eta Euskal Herrian. Bestea asteazken honetako, azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunari lotutakoa.

Hirugarren bat ere bai. Larunbatean, Marokok 1991ko su-etena hautsi izana salatu eta saharar herria babesteko elkarretaratzea egin zen Mikel Laboa plazan. Gai honi lotutako erakunde adierazpena ere aurkeztuko dute osteguneko udalbatzarrean. Mozio bat ere txertatu dute datorren osoko bilkurako gai-zerrendan; “1978 eta 1999 bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei 5/2019 Legeak eskainiko dien erreparazioa (Egiari Zor Fundazioa)”.

Mozio eta erakunde adierazpenez gain, 2021eko Egutegi Fiskala onartzeko asmoa dute osteguneko saioan. Baita hitzarmen bat ere; “Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, hizkuntza prestakuntza eta normalizazioaren arloari lotua”.

UDALBATZARRA
Eguna: 
azaroak 26, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1-2020/10/29ko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2020ko urriaren 13tik azaroaren 13ra (2020/788-2020/884).
3-2021eko Egutegi Fiskalaren onarpena.
4-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, hizkuntza prestakuntza eta normalizazioaren arloari lotua.
5-Erakunde Adierazpena: Azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna.
6-Mozioa: 1978 eta 1999 bitartean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei 5/2019 Legeak eskainiko dien erreparazioa (Egiari Zor Fundazioa).
7-Erakunde Adierazpena: Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna.
8-Erakunde Adierazpena: Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaiera.
9-Galdera-eskaerak.