EUSKARALDIA

"Esnatu naiz" kabaretarekin hasi dira Euskaraldiko ekitaldiak

Erredakzioa 2020ko aza. 29a, 10:34

Euskaraldi bete-betean dabil Euskal Herria, eta nolaez Usurbil. Kaleak ahobizi eta belarriprestez bete dira, bai eta hainbat txoko arigunez ere. Usurbilgo Euskaraldi taldeak, kaleko ariketa horrez gain, egitaraua sortu du hainbat ekitaldirekin. Horietan lehena izan da “Esnatu naiz” kabareta.  Larunbateko ekitaldian sarrera guztiak saldu zdira Elurren Londreseko underground mugimenduko bizitzaren berri izateko.

Ordubeteko saioan, Elurren The Pink Flamingo klubeko gorabeherak ezagutu dituzte hara hurbildutakoek. Elur Euskal Herrian jaiotako baserritarrak lurralde hau utzi eta Londresera alde egin zuen abestu eta dantzatu ahal izateko bere show propioa izanda. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatearen gaia landu dituzte Sutegira urreratutako hainbat lagunek, hitza, kantua eta dantza nahasten dituen ikuskizunaren bitartez.