Koronabirusa

9 kasu asteburu osoan, 443,18ko intzidentzia gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 30a, 13:41

Asteburuan 9 covid19 kasu berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. Koronabirusak 443,18ko intzidentzia du gaur, eremu laranjan jarraitzen duen udalerri honetan.

Astebururo egin ohi duen etenaldiaren ostean, azken hiru egunotako udalerrietako datuak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Igoera txiki bat izan da covid19 kasuen agerraldian azken hiru egunotan Usurbilen; guztira 9 koronabirus kasu antzeman ditu Osasun Sailak. 3 izan ziren ostiralean, 5 larunbatean eta kasu bat igandean. Iragan aste osoan zehar, 16. Azaroa hasi zenetik 69 covid19 kasu zenbatu dira guztira. 72 izan ziren urria osoan, 49 irailean. Martxoaz geroztik 217 kasu eta hildako bat eragin du covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera.  

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.

332,38tik 443,18ra igo da intzidentzia
Azken egunotan izan diren covid19 kasuekin, gorantz egin du berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak iragan osteguneko 332,38tik 443,18raino. Eremu laranjan segitzen du halere udalerri honek, 500etik beherako intzidentzia tasa baitu. Hain zuzen, eremu laranjara igaro ginen azaroaren 18an, duela ia bi aste izan genuen azkenekoz azken 24 orduotako intzidentzia tasa bera. Hemen duzue covid19aren intzidentziak asteotan izandako bilakaera:

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.

Buruntzaldean udalerri bakarra eremu gorrian
Usurbil bezala Lasarte-Oria ere eremu laranjan da. Udalerriok osatzen duten osasun eremuak ere kolore bera du; 414,91ko intzidentzia du jada (57 kasu azken 7 egunotan). Buruntzaldeara begira, egoera onerantz doa. Andoain dago soilik eremu gorrian, 100.000 biztanletik 500 kasutik gorako intzidentzia baitu. Urnieta eremu horian 300etik beherako intzidentziarekin. Eta tartean, gainerako lau udalerriak eremu laranjan; Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil:

-Andoain: 642,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 36 kasu). 
-Astigarraga: 485,44 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Hernani: 459,70 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,47. Azken 7 egunetan 30 kasu). 
-Lasarte-Oria: 424,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Urnieta: 290,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Usurbil: 443,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,04. Azken 7 egunetan 16 kasu). 

Gipuzkoak eremu gorrian segitzen duen baina gutxitzen doa koronabirusaren intzidentzia; gaur 606,39koa du. Udalerrien kolorea ere aldatzen doa; 15 udalerri ditu eremu gorrian, 13 eremu laranjan eta 6 horian.

177 kasu Gipuzkoan
Azken 24 orduotan 6.467 test egin dira EAE osoan; 435 izan dira positiboak. Haietatik 177 Gipuzkoan, 206 Bizkaian, 45 Araban, 7 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 136 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, ikastetxe bakarra dago itxita. Baita 63 ikastetxeetako 100 ikasgela. EAE osoko (17.554 ikasgela ditu) %0,57a.

Puntu bakarraren azpitik egotea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasak beheranzko bideari eusten dio; 0.83an dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19