ARIES
Urte arraro hau bukatzeko desiratzen zaude, eta dagoeneko 2021eko agenda erosi duzu. Hileko aholkua: 2020a nola doan ikusita, 2021era iritsiko garela uste duzu?
TAURUS
Gauza txikiez gozatzen hasi behar duzu. Hileko aholkua: Adibidez, zer nolako plazera da etxera iritsi eta maskarilla eta bularretakoa kentzea, ezta?
GEMINI
Ahobizi eta Belarriprest paperean sartuta egongo zara buru-belarri, eta ez bakarrik Euskaraldiak irauten duen bitartean. Hileko gomendioa: Txapa pijaman janztea ez al da gehiegitxo?
CANCER
Faltan botako duzu urtero Durangoko Azokara egiten duzun irteera. Hileko aholkua: Herriko dendetan ere liburuak eta diskak erostea ez dago debekatuta… edo zurea postureo hutsa da?
LEO
Haserre zaude Adarra, Ernio, Txindoki eta Aizkorrira ezin duzulako joan, eta ez zara konturatzen Usurbilek ematen dizkigun aukerez. Hileko aholkua: Ados, muga perimetrala ezin dugu pasa, baina zu azken aldian zeharo peripetrala zaude!
VIRGO
Aurtengo urtea gogorra izaten ari da, eta beldur zara koronabirusak gabonak ere izorratuko ote dizkizun. Hileko aholkua: Lasai egon, pandemiarekin ere Olentzero etorriko da eta!
LIBRA
Ez zara oso gabon zalea, baina oporrak noiz iritsiko zain zaude aspaldidanik. Hileko aholkua: Bere alde onak baditu pandemiak: ez duzu lagun ezkutua egin beharko!
SCORPIUS
Maskarillak jendearen irribarrea ezkutatu du eta hori ez daramazu ongi, oso soziala zarelako. Hileko aholkua: Baina zein ondo dator musukoa kalean hotza egiten duenean, ezta?
SAGITARIUS
Koronabirusak hoztu egin du zure urtebetetzea ospatzeko gogoa, baina modu epelagoan bada ere, egunaz gozatzea komeni zaizu. Hileko aholkua: Eskatu al diozu poltsa beroa Olentzerori?
CAPRICORNIUS
Gabonak maite dituzu eta dagoeneko hasi zara etxe guztia zintzilikarioz eta apaingarriz betetzen. Hileko aholkua: Kontuz balkoiko argiekin, egunen batean hegazkin bat lurreratuko da bertan eta!
AQUARIUS
Ate bat ixten denean beste bat irekitzen dela esaten dute, eta horixe da zuri gertatuko zaizuna datozen asteetan. Hileko aholkua: Baina ate hori ez dadila izan hozkailuarena!
PISCIS
Urte zaharreko mahatsak jateko prest zaude, 2021ak gauza on ugari ekarriko baititu zuretzat. Hileko aholkua: Baina ez ito parrandara ezingo duzula atera esaten dizutenean, ados?