NOAUAren eskutik

Abenduaren 20an, 'Hil kanpaiak' filma Sutegin ikusgai

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 14a, 08:29

Miren Gorrotxategiren 33 ezkil (Elkar) nobelan oinarritutako filma da, Imanol Rayok zuzendua. Aktoreen artean dira Itziar Ituño, Eneko Sagardoi eta Yon Gonzalez. Abenduaren 20an Sutegin ikus ahal izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sarrerak (6 euro bakoitza) dagoeneko eskuragarri dira ondoko estekan: Usurbil Kultura.

NOAUA!ko bazkideek sarrera merkeago eskura dezakete, 4 eurotan, baina beherapenaz baliatzeko NOAUA!ko bulegora bertaratu beharko dute.