Haizeagatik abisu horian gaur, goizaldera arte

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 3a, 07:09

Abisu horian izango gara ostegun arratsaldeko 18:00etan hasi eta ostiral goizaldeko 3:00ak arte. Haizeguneetan orduko 100 kilometrotik gorako boladak izan ditzakegu. 

Abisu horian izango gara ostegun honetan haizeagatik. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, orduko 100 kilometrotik gorako haize boladak izan ditzakegu haizeguneetan, ostegun arratsaldeko 18:00etan hasi eta ostiral goizaldeko 3:00ak arte. "Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan", zehaztu du Euskalmet-ek.

Giro honetan, ostegun honetan Usurbilen, "goiz-lanbroa izango dugu. Zerua hodeitsu egongo da goizean goiz eta ondoren tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da gauean. Goizean goiz prezipitazio txikia egingo du. Egun amaieran prezipitazio txiki-ertaina egingo du Bizkaian bereziki. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz; eguerditik aurrera indartu egingo da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki gauean. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".

Ostiralean, "goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu egongo da goizean goiz eta ondoren tarteka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da gauean. Goizean goiz prezipitazio txikia egingo du. Egun amaieran prezipitazio txiki-ertaina egingo du Bizkaian bereziki. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusituz; eguerditik aurrera indartu egingo da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki gauean. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".

Informazio eguneratua euskalmet.eus atarian jaso ahalko duzue.