Herri batzarra

EHBilduren batzarra larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 4a, 08:06
EHBilduren azken hauteskunde kanpainako ekitaldi bateko irudia.

Herri batzarra deitu du Usurbilgo EHBilduk larunbat honetarako, abenduak 5, goizeko 10:30etan Potxoenean. Koalizioaren plan politikoa eta erraustegiaren aurkako dinamika hartuko dituzte ahotan.

Usurbilgo Euskal Herria Bilduk herri batzarra deitu du larunbat honetarako, abenduak 5, goizeko 10:30etan Potxoenean, "egiteko beste modu bat" aldarripean. Koaliziotik iragarri dutenez, bi gai hartuko dituzte ahotan. Batetik, "EH Bilduren plan politikoa: Euskal Herritik, Usurbilera". Bestetik, "erraustegiaren aurkako dinamikaren hausnarketa" bideratuko dute hitzorduan.

Herri batzarrean parte hartzeko asmoa duenak aurrez bideratu beharko du izena, esteka honetan klikatuta: EHBilduren herri batzarra