Sarrerak (6 euro bakoitza) dagoeneko eskuragarri dira. Egin klik ondoko estekan: Usurbil Kultura.
NOAUA!ko bazkideek sarrera merkeago eskura dezakete, 4 eurotan, baina beherapenaz baliatzeko NOAUA!ko bulegora bertaratu beharko dute.
"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentala
Eguna: abenduak 13, igandea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Edukiera: 78 lagun.
Sinopsia: "Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako bi urte, lau hilabete eta egun bat?
"Bi urte, lau hilabete eta egun bat" dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte".
Sarrerak: 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus atarian. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan salgai.
Nori zuzendua: helduei.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.