"El Drogas" dokumentala abenduaren 18an Sutegin

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 9a, 08:00

Enrique Villarealen bizitza aztertzen duen dokumentala proiektatuko du Usurbilgo Udalak abenduaren 18an 19:00etan Sutegiko auditorioan. Ohi bezala, izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atarian. Sarrerak 5 eurotan bideotatik eskuratu ahalko dira. Gogoan izan, 78 lagunentzako lekua egongo dela kultur-etxeko auditorioan.

80 minutuko emanaldiak, "ibai bat balitz bezala, Enrique Villarrealen irudiaren dimentsio eta alderdi guztiak aztertzen dituen dokumental biografikoa” plazaratuko du. Bertan, protagonista bera agertuko da, baita beste hainbat aurpegi ezagun ere; tartean, Fito Cabrales, Rosendo Mercado, Gorba Urbizu, Christina Rosenvinge…

Ahots guztion “giza erretratu horretan, memoria indibidualak eta kolektiboak bat egiten dute, eta Rock & Rolleko irudi garrantzitsuenetako baten ibilbide historiko eta bizigarrian sakontzen du”.

Natxo Leuzak zuzendu duen “istorio emozional honetan, artista berezi honek hartu dituen aurpegi eta bide ezberdinak ikusi ahal izango ditugu. Beste aldean dagoena lortzeko oker dabilen izaki baten istorioa da hau. Hau da Enrique Villarealen "el Drogas" historia".

"EL DROGAS" DOKUMENTALA
Eguna:
abenduak 18, ostirala.
Ordua:
19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Edukiera: 78 lagun.
Sinopsia: "Ibai bat balitz bezala, Enrique Villarrealen irudiaren dimentsio eta alderdi guztiak aztertzen dituen dokumental biografikoa. Giza erretratu horretan, memoria indibidualak eta kolektiboak bat egiten dute, eta Rock & Rolleko irudi garrantzitsuenetako baten ibilbide historiko eta bizigarrian sakontzen du. Istorio emozional honetan, artista berezi honek hartu dituen aurpegi eta bide ezberdinak ikusi ahal izango ditugu. Beste aldean dagoena lortzeko oker dabilen izaki baten istorioa da hau. Hau da Enrique Villarealen "el Drogas" historia".

Zuzendaria: Natxo Leuza.
Gidoilariak: Natxo Leuza eta Alex García de Bikuña.
Hizkuntza: gaztelania.
Sarrera: 5 eurotan, aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.