Kiroldegiko hitzorduak online bidez eskatzeko aukera zabaldu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 10a, 14:37

Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain eta Urnietako kiroldegietan hitzordua online bidez eskatzeko aukera jarri dute martxan. Ondoko atarian sartu beharra dago: tramiteak.buruntzaldea.eus. Dena den, telefono bidez ere erreserbatu ahal izango dira txandak. Batak ez du bestea kentzen. Garikoitz Garagarza udal teknikariak eta Beñat Larrañaga zinegotziak eman dituzte plataforma digital berriaren inguruko xehetasunak.