Sunakali filma ikusi dute Sutegin hainbat futbolzale gaztek

Erredakzioa 2020ko abe. 10a, 17:27

Usurbil Futbol Taldeak antolatuta Sunakali filma ikusi dute taldean jokatu ohi duten hainbat gaztetxok. Pandemia egoera dela eta, futbolean aritzerik ez dute, baina behintzat, gisa honetara elkartzeko aukera izan dute. Azken neurrien arabera, berri onak jaso dituzte federaziotik futbol federatua bere ohiko entrenamenduetara itzuliko baita, baina ez eskola artekoa. 

Gazteenek oraindik zelaira itzultzerik izango ez badute ere, Sunakali fillmak futbolean jokatzen zuten garaietara eraman ditu. Filmaren amaieran, hainbat opari zozketatu dituzte filma ikustera hurbildu diren guztien artean.