Udaz geroztik etenik gabe beherantz langabetuen kopurua

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 15a, 13:44

Laugarren hilabetez jarraian beherantz egin du langabetu kopuruak Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuak plazaratu dituen azken datuen arabera.

256 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak iragan azaroan Usurbilen, urrian baino 5 gutxiago. Abuztuaz geroztik etengabe beherantz egin du udalerri honetako langabetu kopuruak, pandemia hilabeteon aurreko zifretara gerturatzen goaz. Eman diezaiogun gainbegiratua covid19ak bizitza baldintzatu digun hilabeteotan langabeziak izan duen bilakaerari. Martxoan 245 langabetu zituen udalerri honek, apirilean 276, maiatzean 290, ekainean 296 eta uztailean 299. Ordutik beheranzko bideari eutsi dio; 297 abuztuan, 284raino jaitsi zen irailean eta 261eraino urrian. Azaroan aipatu moduan, 256 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Pandemian murgildu ginen martxoko datuarekin alderatuta, 11 langabetu gehiago, aldiz hilabeteotan kopuru altuena erregistratu zen uztailarekin alderatuta, 43 langabetu gutxiago.

Urritik azarora, gizonezko langabetuen kopurua murriztu den arren (119tik 110era), emakumezkoena aldiz zertxobait igo da (142tik 146ra). Sektorekako zifrei erreparatuta, gorabeheratsua izan da bilakaera. Zerbitzuen sektorean gorantz egin du apur bat; 177tik 179 langabetu izatera heldu da urritik azarorako bidean. Industrian eta eraikuntzan aldiz zertxobait murriztu da langabetu kopurua; 39tik 36ra eta 18tik 14ra hurrenez hurren.

Buruntzaldean ere gutxitu da langabetu kopurua; 3.533tik 3.374ra, urritik azarorako tarte horretan. 159 langabetu gutxiago. Udalerri guztietan nabaritu dute beherakada; 38 langabetu gutxiago Andoainen, 6 gutxiago Astigarragan, 52 gutxiago Hernanin, 50 gutxiago Lasarte-Orian, 8 gutxiago Urnietan eta 5 gutxiago Usurbilen.

Beste hainbeste Gipuzkoan; urrian 36.761 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 35.214 azaroan. 1.547 gutxiago.

Kontratatu gutxiago
Langabezia murriztu den moduan, kontratazioak ere beherantz egin zuen azaroan Usurbilen. 172 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan, urrian baino 100 gutxiago. Ia denak, 154, aldi baterako. 116 zerbitzuetan. Emakumezko langabetu gehiago egon arren, gizonezkoak baino (105) emakumezko dezente gutxiago kontratatu ziren azaroan (67).

Usurbilen antzera, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du kontratazioak azaroan; eskualdean 1.647 kontratu erregistratu ziren (urrian baino 347 gutxiago) eta 18.562 Gipuzkoan (urrian baino 2.304 gutxiago).


USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko azaroa
Usurbil: 256.     Buruntzaldea: 3.374.    Gipuzkoa: 35.214.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 110.
25 urtetik behera: 18.
25-44 urte artean: 34.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 146.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 66.
45 urtetik gora: 71. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 36.
Eraikuntza: 14.
Zerbitzuak: 179.
Aurretik lanik gabe: 21. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 737.
Astigarraga: 260.
Hernani: 960.
Lasarte-Oria: 872.
Urnieta: 289.
Usurbil: 256.
Guztira: 3.374. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 35.214.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 172.
Aldi baterakoak: 154 (93 gizonezko, 61 emakumezko).
Sektoreka: 2 nekazaritzan, 49 industrian, 5 eraikuntzan eta 116 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 105 lan kontratu gizonezkoenak, 67 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 188.
Astigarraga: 138.
Hernani: 566.
Lasarte-Oria: 286.
Urnieta: 297.
Usurbil: 172.
Guztira: 1.647.

Gipuzkoa: 18.562.

Urriko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.