Koronabirusa

Eremu horira igaro da Usurbil, intzidentzia 237,42raino murriztu ostean

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 14a, 13:07

Eremu laranjatik horira igaro da Usurbil, azken egunotan covid19 kasuetan izan den beherakadari esker. Egun 100.000 biztanleko 237,42ko 14 eguneko intzidentzia du udalerri honek. 300etik beherakoa denez, aipatu moduan, eremu horian da.

Kostata baina azkenean lortu du udalerri honek ere, eremu laranjatik horira igarotzea. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, 237,42raino murriztu da 14 eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia metatua Usurbilen. Urritik ez genuen hain tasa baxua izan gaur arte. 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.

2 covid19 kasu asteburuan
Astelehenero moduan, asteburuko udalerrietako covid19 agerraldien berri eman du Osasun Sailak. Usurbilen bi kasu antzeman ditu, 4 iragan aste osoan. Abendua hasi genuenetik 15 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 232 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.

Buruntzaldea ia osorik eremu horian
Usurbilek eta Lasarte-Oriak osatzen duten osasun eremuari dagokionean, Usurbil aipatu moduan eremu horira igaro da, Lasarte-Oriak laranjan segitzen du. Baina bi udalerriok osatzen duten zonaldea ere eremu horira igaro da jada; 275,35eko intzidentzia du jada. 32 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; aipatu moduan, eremu laranjan Lasarte-Oria eta eremu horretara itzuli den Astigarraga. Gainerakoak horian, 300etik beherako intzidentziarekin. Kasu batzuetan izugarri murriztu den intzidentzia dute:
-Andoain: 73,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,28. Azken 7 egunetan 8 kasu). 
-Astigarraga: 339,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 17 kasu). 
-Hernani: 214,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,78. Azken 7 egunetan 18 kasu). 
-Lasarte-Oria: 318,73 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 26 kasu).
-Urnieta: 129,24 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,80. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 237,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,56. Azken 7 egunetan 4 kasu).  

Gipuzkoa ere eremu horirantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia metatua 336,73koa da egun. Eremu laranjan segitzen du, horira hurbiltzen. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 4 udalerri baino ez ditu eremu gorrian, 10 eremu laranjan eta 20 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 5.542 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 336 izan dira positiboak; 115 Gipuzkoan, 145 Bizkaian eta 71 Araban. 5 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 112 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.02koa da gaur. 

Ikastetxeen egoerari dagokionean, EAE-ko ikasgelen %0,37a dago itxita. Aurreko asteetan baino askoz ehuneko baxuagoa da. Ikastetxe guztiak daude zabalik, baina 40 ikastetxeetako 65 ikasgela itxita.

Xehetasun gehiago hemen: covid19