TOKIKOM Sariek badute jaberik

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 18a, 17:46

TOKIKOM Sarien bosgarren edizioa kontestu berezira egokitu eta aurrera egitea erabaki zen, "toki komunikabideek ere urte zail honetan egin duten lanak nolabaiteko aitortza merezi duelakoan". Finalista eta saridun izendatutako lanak ikusteko, sakatu albistera txertatu dugun bideoan. Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik egin zituzten "azafata" lanak.

Edorta Aranak, Tania Arriagak eta Zuriñe Maguregik osatu dute TOKIKOM sarien epaimahaia. Hauek izan dira saritutako lanak:

Azalik onena: Puntua, “Suizidioa”.

Edukirik onena: Anboto, “Zaldibar”.

Ikus-entzunezkorik onena: Erlo TB eta Baleike. “Marea errotaren arrastoaren bila”.

Komunitatearen saria: Aiurri. “#Bertsovid-19”.

Xehetasun gehiago, esteka honetan: TOKIKOM Sariak 2020. Saridunak.