San Tomas azokarik ez, baina bai babarrun eta sagardo sarituak

Erredakzioa 2020ko abe. 20a, 13:18

Aurten ez da San Tomas azokarik izan. Hala ere, urteroko sagardo eta babarrun lehiaketa egin dute eta jada aukeratu dituzte sarituak. Sari banaketa ez da publikoa izan, baina sarituak elkartu egin dira saria jasotzeko.

Sagardoan sarituak

1. Troya baserriko Imanol Zarautz

2. Etxetxo baserriko Joxe Manuel Lizarralde

3. Zugasti baserriko Pili Arroyo

 

Babarrunean sarituak

1. Aldapa baserriko Antonio Eizagirre

2. Izarpe Etxeko Juan Karlos Balerdi

3. Ibai-Ertzeko Manuel Aizpurua

 

Epaimahaian Tolosako Babarrun Elkartea eta herriko sagardogile ezagunak aritu dira. Tartean, emakumeak ere izan dira, urteroko gizonezko epaimahaiari alternatiba berri bat emateko.