Koronabirusa

79,14raino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 22a, 13:35

Covid19 kasu berririk ez azken 24 orduotan eta berriz ere beherantz egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak; 79,14raino. Eremu horian segitzen du Usurbilek. 

Azaroaren 4an, udalerri hau eremu gorrian zela, 100.000 biztanleko 14 eguneko 902,18ko intzidentzia zuen Usurbilek. Ordutik, gorabehera batzuk izan arren, eremu gorritik laranjara lehenik eta laranjatik horira igaro ostean gero, aste hasiera honetan 79,14raino murriztu da aipatu intzidentzia tasa. Hemen duzue asteotako bilakaera:

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.

Covid19 kasu berririk ez
Koronabirus kasu berririk ez azken 24 orduotan Usurbilen. Abendua hasi genuenetik 17 covid19 kasu zenbatu dira udalerri honetan. Azaroan guztira 69 izan ziren, 72 urrian, 49 irailean. Martxoaz geroztik 234 kasu eta 3 hildako eragin ditu covid19-ak udalerri honetan, Osasun Sailaren arabera. Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13: 0.
-Abenduak 14: 0.
-Abenduak 15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20: 0.
-Abenduak 21: 0.

Usurbilek intzidentzia baxuena Buruntzaldean eta Gipuzkoan
Usurbil eta Lasarte-Oria ere eremu horian dira. Baita bi udalerriok osatzen duten zonaldea ere; 211,23ko intzidentzia du egun. 25 kasu antzeman dituzte azken 7 egunotan.

Buruntzaldeak ez du udalerririk eremu gorrian. Duela aste gutxi eskualde osoa eremu gorrian zen. Orain ia osorik horian; Astigarraga soilik dago eremu laranjan. Gainerakoak horian, 300etik beherako intzidentziarekin. Usurbilek du egun intzidentzia baxuena Buruntzaldean, baita Gipuzkoan ere:
-Andoain: 207,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,82. Azken 7 egunetan 22 kasu). 
-Astigarraga: 355,99 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,05. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 124,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 9 kasu). 
-Lasarte-Oria: 270,92 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,81. Azken 7 egunetan 23 kasu).
-Urnieta: 113,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,70. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Usurbil: 79,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,33. Azken 7 egunetan 2 kasu).  

Gipuzkoa ere eremu horirantz
Gipuzkoa mailako 100.000 biztanleko azken 14 egunetako intzidentzia metatua 306,05ekoa da egun. Eremu laranjan segitzen du, horira igarotzear da. Udalerrietako egoera izaten ari den bilakaeraren lekuko ondoko datuak. Azaroan ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian egon ostean, egun 5 udalerri ditu eremu gorrian, 8 eremu laranjan eta 21 eremu horian.

EAE mailako datuei dagokienean, 7.660 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 307 izan dira positiboak; 103 Gipuzkoan, 141 Bizkaian eta 61 Araban. 2 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 92 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.88koa da gaur. 

Xehetasun gehiago hemen: covid19