Udalbatzarra

Hasieraz onartu dituzte 2021eko udal aurrekontuak

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 23a, 19:51

Diru kontuak izan dituzte hizpide nagusi, 2020ko azken udalbatzarrean.

2021eko udal aurrekontuak hasieraz onartu berri dituzte asteazken iluntze honetan egin duten urteko azken udalbatzarrean; gehiengo osoz EHBilduren udal ordezkarien aldeko bozkekin. PSE abstenitu egin da, EAJ-k aurka bozkatu du. Alegazioetarako epea zabalduko dute laster, behin betiko onartu baino lehen. Behin behineko onespen honi buruzko xehetasunak, udal taldeen adierazpenak... egunotan eskainiko dizkizuegu.

Diru kontuak hizpide nagusi, ezohikoa izan den osoko bilkura honetan. 2020ko Aurrekontuaren exekuzio datuak ere eskaini dituzte udalbatzarrean. "Egoera finantzarioa osasuntsua da", adierazi du udal kontu hartzaileak. Hemen ahotan hartu dituzten gaiak eta udal ordezkarien bozketen emaitzak. Gai bakoitzari buruzko xehetasunak hurrengo egunotan.

BOZKETEN EMAITZAK
-2021eko Aurrekontu Proiektua hasieraz onartzea.
Bozketa; EHBildu alde, EAJ aurka, PSE abstentzioa.

-2021eko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea.
Bozketa: EHBildu eta PSE alde, EAJ abstentzioa.

-2021eko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
Bozketa: EHBildu eta PSE alde, EAJ abstentzioa.

-Urdaiagako "Erroizpe Zentrala" izeneko udal eraikinaren atzealdean dagoen Angel Añorga Galarragaren jabetzako lursail batek erabilera publikoa izan dezan, Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-28 (Zabaltxipi) eremuari eragiten dion Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz ontzat ematea.
Bozketa: EHBildu eta PSE alde, EAJ abstentzioa.

-Mozioa: Eusko Jaurlaritzari Udalentzako ezohiko diru funts berezi gehigarria eskatzea.
Bozketa: EHBildu alde. EAJ eta PSE aurka.