Urbilek sustaturiko gizarte-ekimenak erakusketa batean bildu dituzte

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 30a, 17:34

Merkataritza-guneak urteak daramatza bere ingurua babesteko #UrbilKonpromisoa proiektua sustatzen. Ingurumen, kultur, kirol, euskara zein gizarte arloan bultzaturiko ekimenak islatzen ditu erakusketak.

Urbilek urtean zehar garatutako 30 proiektu baino gehiago azalerazi ditu  erakusketak. Zazpi oihal handiz osatzen da baina "proiektu bakoitza sakonago azalduta dago www.urbil.es web orrialdeko #UrbilKonpromisoa atal berezian".

Urbilek eskerrak eman nahi dizkie irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde guztiei, "gizarte kohesionatuagoa, bidezkoagoa eta oztopo gutxiago dituena bilatzeko eguneroko ahaleginean bat egiten duten heinean. Haiekin euskal kulturaren edo kirolaren berezko balioak partekatzen dituztenak eta ingurunea eta ingurumena zaintzeaz arduratzen direnak".