2021/01/17 18:00

Zinema

"Lanbroa" filmaren proiekzioa eta solasaldia

"Lanbroa" filmaren proiekzioa eta solasaldia
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Gidoia: Ana Serna, Paula Iglesias eta Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregi, Begoña Arrutiren kolaborazioekin.
Zuzendaritza: Paula Iglesias & Ana Serna.
Zehaztasunak: "Lanbroa" filmaren proiekzioa eta solasaldia. Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregu eta Begoña Arruti laburmetraiaren gidoilariek aurkeztuko dute laburmetraia.
Sinopsia: "Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da. Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz".


Oharra: laburmetraiaren zati batzuk Usurbilen grabatu zituzten eta Udalak diruz lagundu du ikus-entzunezko lan hau.
Sarrera: doan eskuragarri urtarrilaren 14ra arte, usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.