"Argiztatu Herria" ekimeneko bost otarrak zozketatu ditu Hurbilagok

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 4a, 15:28

"Argiztatu Herria" ekimeneko bost otarrak banatu berri ditu astelehen eguerdi honetan Hurbilago Elkarteak Potxoenean egin duen zozketan.

Urteari ekiteko albiste ezinhobea; "Argiztatu Herria" kanpainako bost otarrak zozketatu berri ditu Hurbilago Elkarteak astelehen eguerdi honetan Potxoenean, azken asteotan, abenduaren 31ra arte herrian bertan erosketak egin dituztenen artean. 

Horixe saritu nahi baitzuen Hurbilagok; herrian bizi eta herrian erostea. Ekimenaren izenak aipatu dendarien bilguneak apaindutako Askatasuna plaza ondoko biribilgunearekin lotura estua du. "Argiztatu Herria" horixe nahi baitzuen gabon hauetan bertan egokituak dituten etxolekin. 

Eta etxolek sari eder askoak utzi dituzte gaurkoan herrian; urteko lehen astelehen honetan Potxoenean zozketatu dituzten bost otar eder, asteotan Kontzeju Zarra 13 kaleko erakusleihoan ikusgai izan dituzuenak. 

"ARGIZTATU HERRIA" EKIMENEKO SARITUAK
Paula Rubio
Ana Eizagirre
Ainhoa Arruti
Tono
Marta Pizzo Montes