EROskopoa

Urteko lehen EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 6a, 10:24

Puntapaxeko sorginak urtarrileko EROskopoa igorri digu. Barretartiak ipini ditu orakuluaren hitzak paperean eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi marrazkilariak osatu ditu horoskopoko irudiak.

ARIES

Sobratutako turroi eta polboroiak jaten segitzen duzu, erretiluan azkenak geratzen diren almendra azukretuak barne. Hileko aholkua: Badakigu errutinarako buelta zaila dela, baina azukreak ez du dena konpontzen!

 

TAURUS

Urte aldaketak ez du koronabirusa ezabatu. Hileko aholkua: Gauza bat da asmo onak izatea garai honetan, eta beste bat, mirakuluak eskatzea!

 

GEMINI

Desiratzen zaude Olentzero eta Erregeek ekarritako opariak lankideei erakusteko. Hileko gomendioa: Aste egun bakoitzean maskarilla fashion bat estreinatuko duzu!

 

CANCER

Kirola egiten hasteko garai aproposa duzu hauxe. Hileko aholkua: Baina kontuan izan kiroldegiko abonoa ordaintzeak bakarrik ez dizkizula gabonetan metatu dituzun mitxelinak kenduko!

 

LEO

Urtea elikadura zainduz hastea izango duzu onena. Hileko aholkua: Sagardoa teknikoki sagarraren zukua da, bai, baina dieta berrian txotx egiteak ez du balio, ez…

 

VIRGO

Lanera bueltatu besterik ez zara egin eta dagoeneko aste santuko oporren zain zaude, bidaiatzearekin amesten. Hileko aholkua: Ba gabiltzan martxan, hobe zenuke errealitate birtualeko betaurreko batzuk erosi…

 

LIBRA

Lehen zaila bazen, parrandak debekatu dituztenetik ia ezinezkoa da ligatzea. Hileko aholkua: Hasi erabiltzen Interneteko aplikazio famatu horietako bat. Beharbada ez duzu ligatuko, baina izugarri entretenituko zara!

 

SCORPIUS

Gabonei agur esateak pena handia ematen dizu, baina bizitzak aurrera darrai. Hileko aholkua: Etxe barruko zuhaitza oraindik mantendu dezakezu, baina mesedez, kendu itzazu balkoiko argiak norbait itsutu aurretik!

 

SAGITARIUS

2021ak pertsona hobeak izateko aukera emango digu guztioi, baina zuri bereziki. Hileko aholkua: Pertsona hobea izan nahi duzu? Hori beste kupel bateko sagardoa da!

 

CAPRICORNIUS

Zure urtebetetzea esperantza handiekin dator aurten. 2021a aurreko urtea baino askoz hobea izango omen da. HIleko aholkua: Horregatik bakarrik inoiz baino opari gehiago merezi dituzu!

 

AQUARIUS

Urteko zure asmo ona erretzeari uztea izango da, enegarren aldiz. Hileko aholkua: Kasik errazagoa izango da tabakoak zu uzten bazaitu!

 

PISCIS

Ilusio asko zenuen 2020. Urtea bukatzeko eta horregatik urte berriari ongi etorria emateko ia topa egin zenuen gel hidroalkoholikoarekin. Hileko aholkua: Baina ez al dakizu bigarren zatiak beti okerragoak direla?