Salmenta handia Sohütako Ikastolaren alde

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 5a, 11:33

Nafartarrak kultur elkarteak Sohütako ikastola laguntzeko urtero antolatzen duen kanpainak jende askoren babesa izan du. “Guztira 12.000 euro biltzea lortu da Usurbilen”, ekimen honen sustatzaileek aditzera eman dutenez.

Urtero bezala, ikastolak eta Zuberoako laborariak ekonomikoki laguntzeko aukera egon da saskien bidez. “Aurten Usurbilgo Nafartarrak elkarteak zein inguruko zenbait boluntario eta elkarteen laguntzarekin eraman da aurrera salmenta eta banaketa lana”. Kanpaina aurrera eraman duten kideen arabera, salmentak oso onak izan dira. Emaitzak hurrengoak izan dira Usurbilen: Ahüzki izeneko 145 saski, 66 Irati eta 42 Orhi.

Saski hauen salmentari esker, 12.000 euro bildu dituzte Usurbilen. “Euskal Herri mailako datuak kontuan hartzen baditugu, guztira 2.200 saski saltzea lortu da”.

Elkartasun kanpaina honen bultzatzaileek  eskerrak eman nahi dizkiete “saskiak erosi eta beraien babesa eman duten usurbildar guztiei. Jaso Zuberoako ikastolen zein laborarien eskertza”.