Lan deialdia

Hondakinen bilketarako gidarien lan-poltsa handiagotzeko deialdia abiarazi du Garbitaniak

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 7a, 11:14

Hondakinen bilketarako gidarien lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua abiarazi du Garbitaniak. Lerrootan dituzue xehetasunak.

"Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek egun indarrean dagoen lan poltsa handiagotuko dute, lortutako puntuen arabera. Lan poltsa hori erabili ahal izango da Garbitaniak izan litzakeen aldi baterako lan premiak betetzeko, unean uneko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako programak egiteko, eginkizunen pilaketagatik, behin-behineko beharrak betetzeko eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da", berri eman dute Garbitaniatik.

Deialdiko oinarriak iragan azaroaren 25eko bilkuran onartu zituen Administrazio Kontseiluak, ostegun honetako (urtarrilak 7) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean berri eman dutenez.  Gaurtik deialdi honetara eskabideak aurkezteko epea zabalik dago, urtarrilaren 25era arte.

Oinarrien xedea
"Garbitania Zero Zabor S.M. enpresarako hondakin gidari biltzaile aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin behineko, aldi baterako beharrak asetzeko egun indarrean dagoen lan poltsa handiagotuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da kasu horretan legeak desgaituentzat ezartzen duen lanpostuen %2ko erreserba hartuko da kontuan".

Lan baldintzak
-Lanaldia: Garbitaniak zehazturikoa.
-Urteko ordainkizun oinarria: 
27.567,62€.

Eginkizunak
Besteak beste: kamioia gidatu eta hondakinen bilketa atez atekoa duten udalerrietan, kamioiaren mantentze lana, ontzi eta posteen garbiketa...

Deialdian parte hartzeko baldintzak
-16 urte beteak izatea.
-Eskola-ziurtagiria edo parekoa izatea.
-Lanpostuko eginkizunak betetzeko gaixotasun edo mugarik ez izatea.
-1. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa.
-C gidabaimena edo baliokide baten jabe izatea.

Eskabideak
-Garbitania Zero Zabor SMren bulegoetan (Lastaola Poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa Hernani, 20120), 9:00-14:00 artean edo posta bidez aipatu helbidera helarazita.
-Epea: urtarrilaren 25a, azken eguna.

Hautaketa prozedura
Bi faseetan: oposizio aldia (60 puntu) eta lehiaketa aldia (40 puntu). Deialdien hitzorduak garbitania.eus orrialdean argitaratuko dituzte.

Informazio gehiago: garbitania.eus