Koronabirusa

Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean gaurtik

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 13a, 07:46

Covid19ari aurre egiteko astelehenean onarturiko neurri berriak gaurtik indarrean ditu Eusko Jaurlaritzak. 100.000 biztanleko 500etik beherako intzidentzia duen Usurbili dagokionean, orohar orain arteko neurriei eutsiko zaie, eta debekatuak zeuden zenbait egitasmo berriz martxan jartzeko aukera izango da; Eskola Kirola edota dantza taldeen entseguak baimenduak baitaude asteazken honetatik aurrera.

Covid19ari aurre egiteko neurri multzo berria Usurbilen
Noiztik indarrean: urtarrilak 13, 00:00etan.
Noiz arte: hasiera batean 20 egunerako. Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera, epe hau mantendu, luzatu edo laburtu dezakete.

EAE osorako neurriak
-EAE-ren itxiera perimetrala. Salbuespenak ohikoak: lana edo ikasketak, ohiko bizilekura joan beharra, zaintza lanak...
-Norberak bizilekua duen lurralde historikoko pertsonen sarrera eta irteera murrizketa. Usurbildarrei Gipuzkoatik sartu eta irteteko mugikortasuna mugatuko zaie.
-Gehienez 6 laguneko bilkurak.
-Etxeratze-agindua 22:00-06:00 artean. Salbuespenak ohikoak: botiken erosketa, osasun etxera joan beharra, lantokira joan edo itzultzea, zaintza lanak...
-Gurtzeko guneetako edukiera gehienez %35ekoa izatea.
-Musika emanaldiak eta entseguak bertan behera uztea.
-Tabernen itxiera ordutegia: 20:00-06:00 artean.
-Merkataritzaren eta kultur jardueren amaiera ordua: 21:00.
-150 metro karratutik gorako merkataritza establezimenduetan %40ra murriztuko da edukiera, %60ra 150 metro karratutik beherakoetan.

100.000 biztanleko 500 kasutik beherako intzidentzia tasa duten udalerrietan (tartean Usurbilen):
-Profesionalak ez diren dantza taldeen entseguak baimendu dituzte. Antzerkigintzak dituen antzeko baldintzak ezarriko zaizkie dantza taldeei. "Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak".
-Jokoaren eta apustu sektoreko lokalen irekiera baimendu dute, ostalaritza sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko baldintzetan.
-Eskola Kirola baimendua, soilik entrenamendu saioetarako. Entrenamendu hauetan gehienez 6 pertsonako taldeak osatu ahalko dira, taldeon osaera ezingo da aldatu eta aldagelak ezingo dira erabili.:

– Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere.

– Lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

– Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Horretarako behar diren udal-instalazioak prest daudenean berrekingo zaie, betiere.

– Entrenamenduetan, joan-etorrietan eta taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

– Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, % 50eko gehieneko edukiera baimenduko da. Kirola bakarka edo taldeka egin ahal izango da, gehienez 6 laguneko taldeetan. Taldeka ematen diren eskoletan, gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean, eta ematen den espazioan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

– Aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta ireki aurretik eta itxi ondoren ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu.

– Debekatuta dago ikusleak kirol-ekitaldietara joatea.

Segidan duzue osorik, bestela esteka honetan ere eskura dezakezue: Eusko Jaurlaritzaren dekretua