SAGARDOTEGIAK

Otsailaren 5ean hasiko da txotx garaia

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 14a, 12:24

Txotx garaia otsailaren 5ean zabalduko da ofizialki. Euskal Sagardoa elkartetik aditzera eman dutenez, "batzuk lehenago eta besteak beranduago irekiko dute, baina irekiera egun horretan zehaztu dugu". 

Pandemiaren erruz, beranduago hasiko da aurten txotx garaia. Beranduago hasteaz hain, ezberdina izango da. Asteotan protokolo bat lantzen aritu dira eta xehetasun guztiak urtarrilaren 19an emango dituzte prentsaurreko bidez.