Udarregi Ikastola ezagutzeko ate irekien eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 22a, 08:52

Urtarrilaren 18tik 29ra izango den 2021-22 matrikulazio kanpainaren baitan, ikastola eta bertako proiektua ezagutzeko ate irekien eguna antolatu du ikastolak larunbat honetan, urtarrilaren 23an.

Ikastolako azpiegiturak nahiz Udarregiko hezkuntza proiektuari buruzko xehetasunak ezagutu nahi dituztenentzako larunbat goizerako finkatu dute ate irekien saioa; urtarrilaren 23an, goizeko 11:00etan hasita Udarregiren Haur Hezkuntzako eraikinean, Agerialden. 

Gogoan izan, 2021-22 ikasturterako matrikulazio kanpaina martxan dela iragarri dute hitzordu hau ikastolatik.

Matrikulaziorako kontuan izan beharrekoa
Epea: urtarrilak 18-29.
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (fotokopiak):

  • Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
  • NAN tamainako argazkia
  • Familia Liburua
  • Guraso/tutoreen NAN
  • Gizarte Segurantzako txartela
  • Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)



Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildu.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean.
  • Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
  • Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
  • Garraio zerbitzua.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: ZIRIMARA proiektua, kirolak, dantza, xake, antzerkia.
  • Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 53 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta.


    Informazio gehiago:
    Gernika ibilbidea, 11
    943 36 12 16
    udarregi.eus
    usurbil@ikastola.eus