Koronabirusa

Koxkatxo bat beherago gaur intzidentzia, eremu horian segitzen du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 26a, 12:27

Eremu horian segitzen du Usurbilek bigarren egunez jarraian, gaur koxkatxo bat behera egin du 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak, 253,65eraino. Irla modukoan bilakatu da udalerria, inguru osoko udalerriak eremu gorrian baitira.

Joera orokorra zein den ikusita harrigarria badirudi ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astearte honetan kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, beheranzko bidean segitzen du Usurbilen, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia metatuak. Duela 24 ordu 269,50an zegoela ohartarazi zigun Osasun Sailak. Astearte honetan aldiz, 253,65era jaitsi dela. Eremu horian jarraitzen du udalerri honek bigarren egunez jarraian eta hala segiko du 300eko intzidentzia baino txikiagoa duen artean. Muga hori gaindituko balu eremu laranjara igaroko litzateke, 500etik gorako intzidentzia izanez gero gorrira.

Irla modukoan bilakatu da Usurbil intzidentziari dagokionean; mugakide dituen udalerriak eremu gorrian ditu. Bai Orio (750,16ko intzidentzia), Lasarte-Oria (677,34ko intzidentzia) edota Donostia (510,44ko intzidentzia). 

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu gorrian

Urriak 26/27: 553,97.
Urriak 30: 712,25.
Azaroak 2: 807,22.
Azaroak 4: 902,18.
Azaroak 5: 845,70.
Azaroak 8: 775,56.
Azaroak 9: 759,73.
Azaroak 10: 696,42.
Azaroak 15: 617,28.
Azaroak 16: 585,63
Azaroak 17: 506,49.

Eremu laranjan
Azaroak 18: 443,18.
Azaroak 19: 427,35.
Azaroak 22: 427,35
Azaroak 23: 379,87
Azaroak 24: 364,04
Azaroak 25: 364,04
Azaroak 26: 332,38.
Azaroak 29: 443,18.
Azaroak 30: 427,35.

Eremu gorrian
Abenduak 1: 538,14.
Abenduak 2: 506,49.

Eremu laranjan
Abenduak 3: 490,66.
Abenduak 6: 427,35.
Abenduak 7: 443,18.
Abenduak 8: 395,69.
Abenduak 9: 379,87.
Abenduak 10: 348,21.

Eremu horian
Abenduak 13: 237,42.
Abenduak 14: 237,42.
Abenduak 15: 110,79.
Abenduak 16: 110,79.
Abenduak 17: 94,97.
Abenduak 20: 94,97.
Abenduak 21: 79,14.
Abenduak 22: 79,14.

Eremu berdean
Abenduak 27: 31,66.
Abenduak 28: 31,66.
Abenduak 29: 31,66.
Urtarrilak 3: 0,00.
Urtarrilak 4: 31,71.
Urtarrilak 6: 47,56.
Urtarrilak 7: 47,56.

Eremu horian
Urtarrilak 10: 142,68.
Urtarrilak 11: 158,53.
Urtarrilak 12: 206,09.
Urtarrilak 13: 237,79.
Urtarrilak 14: 237,79.

Eremu laranjan
Urtarrilak 17: 332,91.
Urtarrilak 18: 301,20.
Urtarrilak 19: 301,20.
Urtarrilak 20: 317,06.
Urtarrilak 21: 317,06.

Eremu horian
Urtarrilak 24: 269,50.
Urtarrilak 25: 253,65.

Covid19 kasu berririk ez
Iragan aste osoan 5 covid19 kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Aste berri honi momentuz kasu berririk gabe ekin dio Usurbilek.

Hemen "bigarren olatua" heldu zenez geroztik, gaur arte koronabirusak Usurbilen egunez egun izandako bilakaera:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.
-Urriak 27: 6.
-Urriak 28: 5.
-Urriak 29: 2.
-Urriak 30: 3.
-Urriak 31: 5.
-Azaroak 1: 2.
-Azaroak 2: 3.
-Azaroak 3: 6.
-Azaroak 4: 7.
-Azaroak 5: 3.
-Azaroak 6: 3.
-Azaroak 7: 1.
-Azaroak 8: 1.
-Azaroak 9: 3.
-Azaroak 10: 4.
-Azaroak 11: 1.
-Azaroak 12: 5.
-Azaroak 13: 1.
-Azaroak 14: 1.
-Azaroak 15: 0.
-Azaroak 16: 1.
-Azaroak 17: 1.
-Azaroak 18: 3.
-Azaroak 19: 2.
-Azaroak 20: 2.
-Azaroak 21: 2.
-Azaroak 22: 1.
-Azaroak 23: 0.
-Azaroak 24: 3.
-Azaroak 25: 1.
-Azaroak 26: 3.
-Azaroak 27: 3.
-Azaroak 28: 5.
-Azaroak 29: 1.
-Azaroak 30: 0.
-Abenduak 1: 8.
-Abenduak 2: 1.
-Abenduak 3: 1.
-Abenduak 4: 0.
-Abenduak 5: 0.
-Abenduak 6: 1.
-Abenduak 7: 1.
-Abenduak 8: 0.
-Abenduak 9: 0.
-Abenduak 10: 1.
-Abenduak 11: 1.
-Abenduak 12: 1.
-Abenduak 13-15: 0.
-Abenduak 16: 1.
-Abenduak 17: 0.
-Abenduak 18: 0.
-Abenduak 19: 1.
-Abenduak 20-urtarrilak 3: 0.
-Urtarrilak 4: 2.
-Urtarrilak 5: 1.
-Urtarrilak 6: 0.
-Urtarrilak 7: 0.
-Urtarrilak 8: 6.
-Urtarrilak 9: 0.
-Urtarrilak 10: 0.
-Urtarrilak 11: 1.
-Urtarrilak 12: 3.
-Urtarrilak 13: 2.
-Urtarrilak 14: 0.
-Urtarrilak 15: 3.
-Urtarrilak 16: 3.
-Urtarrilak 17: 0.
-Urtarrilak 18: 0.
-Urtarrilak 19: 1.
-Urtarrilak 20: 1.
-Urtarrilak 21: 0.
-Urtarrilak 22: 2.
-Urtarrilak 23: 0.
-Urtarrilak 24: 1.
-Urtarrilak 25: 0.

Buruntzaldea ia osorik gorriz
Usurbil eremu horian da. Buruntzaldeko gainerako ia udalerri guztiak eremu gorrian, baita Lasarte-Oria ere. Usurbilek eta Lasartek osatzen duten osasun eremua ere eremu gorrira igaro da; 571,86ko intzidentzia du. 94 kasu zenbatu dituzte azken 7 egunetan. 

Buruntzaldea ia osorik gorriz da jada; Usurbil eta Astigarraga horian, gainerako lau udalerriak eremu gorrian:  
-Andoain: 860,69 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,03. Azken 7 egunetan 65 kasu). 
-Astigarraga: 224,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Hernani: 650,96 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,62. Azken 7 egunetan 76 kasu). 
-Lasarte-Oria: 677,34 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,95. Azken 7 egunetan 96 kasu).
-Urnieta: 789,18 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,81. Azken 7 egunetan 29 kasu). 
-Usurbil: 253,65 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 5 kasu).  

Gipuzkoa eremu gorrian sartzear
100.000 biztanleko azken 14 egunetako 491,08ko intzidentzia metatua du Gipuzkoak eta eremu laranjan da, gorrira hurbiltzen. Koronabirusaren hedapena handitzen doan adierazle datuok. Gipuzkoak egun 13 udalerri ditu eremu gorrian, 15 eremu laranjan, 6 eremu horian.

13.715 PCR proba egin dituzte azken 24 orduotan. 1.101 izan dira positiboak (%8); 331 Gipuzkoan, 628 Bizkaian eta 138 Araban. 4 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 86 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 125 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.15ekoa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionean, 111 ikastetxeetako 164 ikasgela daude itxita, eskola txiki bat ere bai (Aizarnakoa). Guztira, EAE osoko 2 urtetik unibertsitate mailaraino EAE-n dauden 17.554 ikasgelen %0,93a da itxita dagoena.

Xehetasun gehiago hemen: covid19