Koronabirusa

Neurri berrien inguruko zalantzak argitzeko gida eguneratu du Eusko Jaurlaritzak enegarrenez

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 26a, 12:16

Dekretu berri bat indarrean jarri ostean egin ohi duen moduan, sor daitezkeen zalantzak argitzeko galdera eta erantzunen zerrenda luzea eguneratu du Eusko Jaurlaritzak. Zerrenda jaso bezala duzue lerrootan. Dokumentua, esteka honetan eskura dezakezue, eta bertan, baita "kanpoko joan-etorriak justifikatzeko" erantzukizunpeko adierazpenaren eredua: Eusko Jaurlaritzaren gida

OINARRIZKO GALDERAK
1. Indarrean jarraitzen al du sei pertsonatik gorako taldeetan espazio publiko eta pribatuetan egoteko mugak?
Ez. Muga hori aldatu egin da. Urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretuak ezartzen du mugatu egiten dela pertsona-taldeak erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, bai eta erabilera pribatuko espazioetan ere, betiere lau pertsonako gehieneko kopurua gainditzen ez badute, salbu eta bizikideak badira.

2. Indarrean jarraitzen al du Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eta irteteko muga?
Bai.

3. Udal-konfinamendua itzuli da?
Bai. Mugatu egiten da pertsonak bizilekua duten udalerriko mugarte bakoitzetik sartu eta irtetea, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin. Salbuetsita daude, halaber, baimendutako kirol-lehiaketa eta - entrenamenduetarako beharrezko lekualdatzeak.

4. Udalerri mugakideen arteko joan-etorriak egin daitezke banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko?
Ez.

5. Badago salbuespenik udalerriaren barrutitik irteteko edo sartzeko, udalerriak 100.000 biztanleko 500tik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditzen duenean?
Soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenen bat bada, betiere behar bezala justifikatuta badaude.

6. Nola justifikatu daitezke irteera horiek?
Abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan eta dokumentu honen Eranskinean erantzukizunpeko adierazpenaren eredu bat eskaintzen da, eta eredu hori erabil daiteke lekualdaketaren arrazoia egiaztatzeko, beste modu batetik justifikatu ezin bada.

7. Nola jakin dezaket zein den nire udalerriko intzidentzia-tasa metatua?
Astelehenetik ostiralera, Osasun Sailak buletin bat argitaratzen du bere webgunean (https://www.euskadi.eus), osasun-datu guztiak eguneratuz. Gainera, astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabaltzen da, 100.000 biztanleko (eremu gorria) 500 kasu edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrien zerrendarekin, eta eragina dauka hurrengo egunetik aurrera.

8. Indarrean al dago 22:00etatik aurrera gauez zirkulatzeko muga?
Bai.

9. Eskola kirola baimenduta al dago?
Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili. Eskola-kirolean maskara erabiltzea nahitaezkoa da, bai aire zabaleko kirol-jardueretan, bai barruko esparruetan. Igerilekuetan eta kanpoan egiten diren jarduera fisiko aparteko uneetan baino ez dira kenduko.

10. Nola erabili behar da maskara kirola egiterakoan?
Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.


MUGIKORTASUNA
11. Joan al naiteke beste udalerri batera erosketak egitera?
Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetako batengatik atera daiteke udalerritik, behar bezala justifikatuta. Gainera, udalerritik irten ahal izango da bizi den udalerrian ez dauden erosketak egiteko edo zerbitzuak eskuratzeko.

12. Irten al naiteke Euskaditik arrazoi justifikatuengatik?
Bai, baimenduta daude behar bezala justifikatutako lekualdaketak, baldin eta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenetako batengatik gertatzen badira.

13. Nire gurasoek bisita dezakete biloba, udalerri berean bizi ez bagara?
Ez nahastu "bisita" eta "zainketa". Bisita familiarra bada, ez da posible. Adinekoak, adingabeak, mendeko pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak zaintzera joanez gero, posible da, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2.2.e) artikuluan xedatutakoaren arabera.

14. Joan al daiteke beste Lurralde Historiko batera pertsona bat aireportura, tren edo autobus geltokietara eta abarretara jasotzera edo eramatera?
Bai.

15. Eraman al dezaket semea bere kirol-jarduerara, baldin eta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duen udalerri batean badago?
Ez. 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500etik gorako udalerrietan, taldeko kirola bertan behera geratuko da.

16. Dibortziatua naiz. Dibortzio-epaiaren arabera, astean bitan egon naiteke seme-alabekin; baina bizi naizen udalerria ez den beste herri batean bizi dira. Bisita hauek egitera joan naiteke?
Seme-alabak zaintzeko joan-etorri bat, dibortzio-epai batean ezarritako araubideari jarraikiz, baimenduta dago, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, 2. artikuluaren "k) antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua”.

17. Beste udalerri bateko finka batean dauden animalia batzuk zaindu eta elikatu behar ditut. Mugitu naiteke? Nola justifikatzen dut?
Animaliak artatzeko joan-etorri bat baimenduta dago, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako; zehazki, 2. artikuluko "j) ezinbesteko kasua". Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta. (Ikus Eranskina)

18. Nola justifikatuko litzateke agintaritza baten aurrean beste udalerri batera joan-etorri baten motiboa adinekoen edo adingabeen zaintza dela?
Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familia-lotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta. (Ikus Eranskina)

19. Joan al naiteke beste udalerri bateko tabernara, nire udalerriak 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badu?
Ez.

20. Nire udalerriko supermerkatua txikia da, eta beste udalerri batetik handiago batera joan ohi naiz. Egin dezaket?
Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak bizilekua duten udalerriko merkataritza-establezimenduetan egin behar dira. Salbuespen gisa, bizileku den herrian ez dauden zerbitzuetarako eta horniduretarako, bizilekua den udalerritik hurbilago dagoen azalera handi edo antzeko batera lekualdatu ahal izango da.

21. Durangon bizi gara, eta ohiko ile-apaindegia Bilbon dugu. Joan gaitezke haraino?
Ez, ez dago baimenduta bizilekua dagoen udalerritik kanpo mugitzea, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako arrazoiren batengatik izan ezik, behar bezala justifikatuta, edo zure bizilekuko udalerriak zerbitzu edo saltoki hori ez badu.

22. Artziniegakoa naiz, eta Bilbora joan ohi naiz erosketak eta bestelako jarduera sozio-ekonomikoak egitera. Jarrai dezaket egiten?
Zure bizitokiak ez badu zerbitzu edo saltoki hori, hurbilen duzun udalerrira joan zaitezke.

23. Baimenduta al dago oraindik Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzea Euskaditik kanpo lekualdatzeko jatorria eta helmuga duten pertsonentzat?
Bai, igarotzea baimenduta dago, baina ez beste inolako jarduerarik.

24. Kantabriakoa naiz, Bilbotik hegaldi bat dut, eta Autonomia Erkidegotik sar naiteke edo atera naiteke arrazoi horrengatik?
Joan nahiz etorrian, Euskal Autonomia Erkidegotik pasa daiteke bere helmuga Autonomia Erkidego honetatik kanpo badago; baina ezin du beste jarduerarik egin Euskal Autonomia Erkidegoan.

25. Joan al naiteke Euskaditik kanpo dagoen nire bigarren etxebizitzara?
Ez, 926/2020 Errege Dekretuan autonomia-erkidegoen arteko mugikortasuna mugatzeko aurreikusitako salbuespenen batean sartzen bada salbu.

26. Joan al naiteke Autonomia Erkidego berean dagoen bigarren etxebizitza batera?
Ez. Ohiko bizilekua duzun udalerri berean badago bakarrik.

27. Baimenduta al dago adinekoen egoitzetara joatea?
Bai, betiere zentroak berak baimendutako bisitak badira.

28. Baimenduta al dago espetxeetara joatea?
Bai, baina, horretarako, Espetxeetako Agintaritzak emandako baimen egokia beharko da.

29. Nola arautzen dira Euskadin enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak?
Enklabeak diren udalerriek inguratzen dituen Lurralde Historikoaren berezko tratamendua jasotzen dute (TrebiƱo, Villaverde...).

30. Pisu bat dut alokatuta beste autonomia-erkidego batean eta giltzak batzera joan behar dut, errentariak etxea utziko baitu. Irten naiteke erkidegotik?
Jarduera hori atzeratzerik ez badago, ezinbesteko kasutzat jo daiteke.6

31. Nola justifika dezaket joan-etorrien arrazoia?
Beste frogabiderik ez dagoenean, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da. Adierazpen hori sinatutako dokumentu bat da, eta adierazten du Dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, mugikortasun-mugaren salbuespenak justifikatzeko. (Ikus Eranskina)

32. Zer gertatzen da dagoeneko bidaiatzeko hegazkin-txartela erosi badugu? Baliogabetu egin behar dugu?
Bidaiaren arrazoiaren arabera:
–Bidaiaren arrazoia aisialdia bada, ezin da bidaiatu.
–SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duen urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik bada, hegaldiari eutsi ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatzen bada.

33. Atera dezakegu maskota 22:00ak ondoren?
Ez, ezin dugu maskota atera 22:00etatik aurrera eta 06:00ak arte. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenengatik soilik atera daiteke maskota batekin; esate baterako, larrialdiko motiboren batengatik albaitariarenera eramatea.

34. Gaueko ordutegian pertsonen zirkulazio-askatasunaren muga 22:00etan bada ere, garraio publikoa 23:00etan amaitzen da. Horrek san nahi du autobusa har dezakedala 22:00etatik 23:00etara?
Urriaren 25eko Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan jasotako salbuespenetako batengatik soilik erabili ahal izango da garraio publikoa 22:00etatik aurrera. Adibidez, osasun-arrazoiengatik, larrialdi-arrazoiengatik edo lanetik irteteko lan-ordutegiaren baldintzapean, besteak beste.


OSTALARITZA ETA JOKO ETA APUSTUEN LOKALAK
35. Ostalaritzako zein establezimenduk ireki ditzakete ateak?
5.000 biztanletik gorako udalerrietan, jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko Intzidentzia Tasa Metatua 500 baino gutxiagokoa izatea 100.000 biztanleko.

5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze- agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko.

Osasun Sailaren webgunean (https:// www.euskadi.eus), astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin. Argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.

Nolanahi ere, 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko intzidentzia- tasa metatua duten udalerrietan, eskaerak prestatu ahal izango dira lokalean jasotzeko, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte, edo 22:00ak arte etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko.

36. Zer zerbitzu eman dezakete beren ateak zabal ditzaketen ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
100.000 biztanleko 500 kasu baino gutxiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte, eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera izango dute. Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

37. Zer ordutegi dute ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.

38. Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 20:00etatik aurrera?
Ezarritako erregimenaren arabera egongo dira irekita, eta 20:00etatik 06:00etara bitartean egon ahal izango dira irekita, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

39. Itxi al dezaket 20:00etan establezimenduaren barrualdea eta jarraitu terrazetan bezeroei arreta ematen?
Ez. Establezimenduen barrualdea eta kanpoaldea 20:00etan itxi behar dira, bezeroak ateratzea barne.

40. Jaso eta banatu al daitezke janari-eskaerak ostalaritza-establezimenduetan?
Bai. Eskaerak 21:00ak arte entregatu ahal izango dira, establezimenduan bertan hitzordua eskatuta, eta, edonola, itxita egon beharko da jendaurreko beste edozein zerbitzutarako. Etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahal izango da.

41. 100.000 biztanleko 500 kasu edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan ere bai?
Bai.

42. Zenbat lagun egon gaitezke mahai bakoitzean?
Bezero-taldekatzeek ezingo dute lau baino gehiago izan mahai bakoitzeko, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko taldekatze baterako. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

43. Ikus al dezakegu taldean futbol partida bat taberna baten barruan?
Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuak berariaz baztertzen du establezimenduen barruan telebistaz eskaintzen diren kirol-ekitaldiak taldean ikustea.

44. Baimenduta al dago barran kontsumitzea?
Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea, bai barruan, bai kanpoan, erabiltzaileek mahaian eserita kontsumitu beharko dute. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik.

45. Joko- eta apustu-establezimendu batera joan naiteke?
Bai. Azken 14 egunetan Covid-19 kasu positiboen 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500 baino gutxiago duten udalerrietan, eta gehieneko edukiera ehuneko berrogeita hamarrekoa bada.

46. Zer ordutegi dute joko- eta apustu-establezimenduek?
Establezimendu horiek, gehienez ere, 20:00etan itxi beharko dira, bezeroen hustea barne, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

47. Baimenduta al dago ostalaritza-establezimenduetan jolas- edo apustu- makinak erabiltzea?
Bai, jolasten duen pertsona beti eserita egon behar du eta joko- eta apustu- lokaletarako ezarritako erabilera- eta higiene-baldintza berberetan.

48. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak ireki al daitezke?
Ez. Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira.

49. % 50eko gehieneko edukiera hoteletako eremu komunetan (jantokia, kafetegia, etab.) aplikatzen den 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?
Dekretuak gehienez ere % 50eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismo- ostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean eta pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia errespetatuz.

Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek % 50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa.

Nolanahi ere, gogorarazten da, 20:00etatik aurrera, hotelek eta bestelako ostatuek ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ostatu hartutako bezeroei soilik eskaini ahal izango dizkietela.


KIROLA
50. Baimenduta al dago eskola-kirola?
Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili.

51. Eta eskola-kiroleko lehiaketa?
Ez.

52. Ikasleek aldagelak erabil ditzakete?
Ez. Aldagelak ezin dira erabili eskola-kirolean, erabiltzaileek erabili behar dituzten igerilekuetako aldagelak izan ezik, jakina.

53. Taldean kirola egin dezaket?
Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere.

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol- jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan. Azken hori, ingurune naturalean edo hiri-inguru periferikoetan, eta jende pilaketarik gabe.

54. Irten al daiteke korrika egitera edo bizikletan taldean ibiltzera?
Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere, 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500 kasutik beherakoa den udalerrietan. 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, praktika hori natura- ingurunean edo hiri-ingurune periferikoetan egin ahal izango da, pertsona-kopururik gabe. 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, praktika hori natura-ingurunean edo hiri-ingurune periferikoetan egin ahal izango da, jende pilaketarik gabe.

55. Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?
Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

56. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea kiroldegi, gimnasio eta barruko esparruetan?
Bai

57. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke?
Bai, gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

58. Zer ulertzen dugu kirolari erdi profesional diogunean?
Egutegi ofizialeko Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan eta Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, guztiak kategoria absolutuan, Eta Estatuko edo nazioarteko lehiaketetan dagokien kategoria absolutua baino beheragoko kategorian. Atal honetan kategoria absolutuko maila goreneko bertoko kirol-lehiaketak sartzen dira.

59. Zer dira "baimendutako kirol-lehiaketak eta -entrenamenduak"?
Batetik, lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan murgilduta dauden taldeei eragiten die, eta, bestetik, kirol federatuari.

Kirol federatuaren kasuan, bizilekua duen udalerriak edo kluba dagoen udalerriak 100.000 biztanleko 500 kasutik beherako intzidentzia-tasa metatua duenean bakarrik.

60. Beste udalerri batera joan naiteke partida bat jokatzera?
Lehiaketa profesionaletan, erdi-profesionaletan eta federatuetan bakarrik. Lehiaketa federatuen kasuan, intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 kasu baino txikiagoa denean bakarrik.

61. Baimenduta al dago ehiza-jarduera bere modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?
Bai, bizi zaren udalerrian. Nolanahi ere, beti errespetatu behar da pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

62. Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?
Ez. Debekatuta dago jendeak kirol-ekitaldietara joatea.

63. Gimnasio bateko makina-gelan kirola egin dezaket?
Bai, banaka, maskara erabiliz, segurtasun-distantzia mantenduz eta baimendutako gehieneko edukiera errespetatuz.

64. Eskolak edo jarduerak taldean eskain daitezke?
Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak bakarrik egin ahal izango dira, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, kanpoan egiten diren jarduera fisiko aparteko uneetan izan ezik. 6 pertsonako taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 50era mugatuta badago.

65. Kirolari federatu bat lehiatu daiteke?
Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa duten udalerrietan, lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira.

Covid-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan lehiaketa profesionalean edo erdi- profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira bakarrik.


BESTEAK
66. Musika eta abesbatzen entseguak debekatuta daude oraindik?
Etenda jarraitzen dute ahots-musikako entsegu eta jarduera kolektibo ez- profesionalek, hezkuntza arautuan daudenen kasuan izan ezik.

67. Eta dantza taldeenak?
Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.

68. Zer edukiera errespetatu behar du saltoki txiki batek?
150 metro koadro baino gutxiagoko establezimenduek ezingo dute edukieraren ehuneko 60 gainditu.

69. Eta azalera handia bada?
150 metro koadrotik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduek edukieraren ehuneko 40ko gehieneko edukiera baimendua izatera igaroko dira, eta, hala badagokio, gehieneko edukiera hori bera aplikatuko zaie merkataritza-guneei solairu eta saltoki bakoitzean, haien azalera edozein dela ere. Merkataritza-guneetako arduradunek neurri nahikoak jarriko dituzte muga hori betearazteko.

70. Joan naiteke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro, akademia edo euskaltegi batera? Nola justifikatuko dut?
Egoera hori berariaz jasota dago urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.c artikuluan, hau da, Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta ikastetxeetara joatea, hezkuntza-eskolak barne. Baliozkoa eta nahikoa den edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango da.

71. Supermerkatuek edo elikagaien dendek sal dezakete alkohola 21:00etatik aurrera? Eta beranduago ixten badute?
21:00ak eta 08:00ak artean ezingo da alkoholik saldu. Era berean, ezin da bide publikoan kontsumitu.

72. Joan gaitezke bizitoki dugun udalerritik kanpo egiten den hileta, hil-beila edo ehorzketa batera? Eta Autonomia Erkidegotik kanpora?
Bizitoki dugun udalerrian egiten diren hileta, beila edo ehorzketetara joan gaitezke. Udalerritik eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo gertatzen direnetara bigarren mailara arteko senideak joan ahal izango dira.

Nolanahi ere, atal honetan ezarritako neurriak bete behar dira:

-Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.

-Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.

-Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

73. Gaueko zer ordutara arte egongo da garraio publikoa?
Hiru lurralde historikoetako eremu txikiagoko garraio publikoaren azken irteera 23:00etan izango da. Gidaridun taxia edo ibilgailua izan ezik.

74. Jan edo edan daiteke garraio publikoan?
Bidaia-denbora bi ordutik beherakoa bada, ezin da, baina bai edan. Nolanahi ere, gaur egungo testuinguruan, berariaz ez da gomendatzen alkohol-kontsumoa garraio publikoan.

75. Badago okupazio-mugarik garraio publikoan?
Ez, garraio publiko eta pribatuetan ibilgailuak duen plaza adina pertsona joan ahalko da, betiere maskara jantzita.

76. Zer gertatzen da kultur ekitaldi batera joan eta hau 22:00ak baino beranduago amaitzen bada?
Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Ordubete izango da (22:00ak arte) etxera itzultzeko.

77. Egin al daitezke erkidegoen bilerak edo jabeen batzarrak?
Bilerak egin ahal izango dira, betiere topaketak egiten diren lokaletan ezarritako edukiera-mugak betetzen badira. Hala ere, bertaratutakoen joan-etorriei dagokienez, kontuan hartu beharko dira indarrean dauden mugikortasun-mugak, eta beti errespetatu beharko dira.

78. Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara jo daiteke?
Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Bana-banako dokumentu bat eraman beharko da, erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita, joan-etorri hori justifikatzeko.

79. Baimenduta al dago arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa- elkarteen eta antzekoen jarduerengatik lekualdatzea?
Bai. Jarduera instituzional edo profesionaltzat jotzen baitira.

80. Erre daiteke bide publikoan?
Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik.

81. Derrigorrezkoa al da erabilera publikoko establezimenduak eta lekuak aireztatzea?
Erabilera publikoko establezimenduek eta tokiek aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute egunean zehar, eta lokalak ireki eta ixten direnean ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu. Aireztapen- eta girotze-sistemek indarrean dagoen araudiaren arabera eraikinetan eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak bete beharko dituzte.

82. IAT nire ibilgailura pasatu behar badut eta izapidea 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?
Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, baldin eta egindako izapidea egiaztatzen bada.

83. Herritar batek, zirkulatzeko baimenduta dauden ordutegiak betez gero, bizilekua duen udalerria ez den beste udalerri batean igaro al dezake gaua karabanan?
Ez, soilik igarobidean badago eta karabanentzat baimendutako lekuetan aparkatzen badu.