Ikastetxeetako matrikulazio kanpaina, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2021ko urt. 27a, 08:06

Ostiralera arteko (urtarrilak 29) epea finkatua dute ikastetxeek, 2021-22 ikasturterako matrikulazio kanpaina bideratzeko. Izen emateko epea ixtear da honenbestez Udarregi Ikastolan, baita Aginaga zein Zubietako Eskoletan ere.

ZUBIETAKO ESKOLA
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org


AGINAGAKO ESKOLA
-Izen emateko ordutegia: 09:30-16:30.
-2-12 urte bitartekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, Internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua, bertako ostatuan sukaldatua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Eskolaz orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela: 8:00-9:30.

Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org


UDARREGI IKASTOLA
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (fotokopiak):

  • Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
  • NAN tamainako argazkia
  • Familia Liburua
  • Guraso/tutoreen NAN
  • Gizarte Segurantzako txartela
  • Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)



Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildu.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean.
  • Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
  • Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
  • Garraio zerbitzua.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: ZIRIMARA proiektua, kirolak, dantza, xake, antzerkia.
  • Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 53 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta.


    Informazio gehiago:
    Gernika ibilbidea, 11
    943 36 12 16
    udarregi.eus
    usurbil@ikastola.eus