Udalbatzarra

Udalbatzak hartutako beste bi erabaki, behin betiko onartze bidean

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 1a, 08:21

Astelehen honetako (otsailak 1) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Usurbilgo Udalak, iragan abenduaren 23ko ezohiko udalbatzarrean hartutako bi neurriren berri dakar.

Plantilla organikoa
Usurbilgo Udaleko 2021erako Plantilla Organikoa hasieraz onartu zuten abenduaren 23ko ezohiko udalbatzarrean EHBilduren udal gobernu taldearen babesarekin. PSE eta EAJ abstenitu ziren. Behin behineko onespena jasota, alegazioak aurkezteko epea dator orain. "Hamabost egunez erakusketa publikoan jartzea, erreklamazioak edota alegazioak aurkeztu ahal izateko. Epe horretan erreklamaziorik ez balego, behin betikotzat onartua izango litzatekelarik eta dokumentua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

2021eko lanpostuen zerrenda
Urte berrirako udal Plantilla Organikoarekin batera, 2021eko Lanpostuen Zerrenda ere onartu zuten gehiengo osoz eta behin betiko, abenduaren 23ko udalbatzarrean, EHBilduren udal gobernu taldearen babesarekin. PSE eta EAJ abstenitu ziren.

2021erako udal aurrekontuak ere behin betiko onartuak
Usurbilgo Udalak behin betiko onartu ditu 2021erako udal aurrekontuak, alegazio epean ekarpenik ez baita egon. 12.894.050 euro izango ditu udalerri honek pandemia urte honetako erronkei heltzeko. Hala jakinarazi zuen Usurbilgo Udalak urtarrilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO). "2021. ekitaldiari dagokion Aurrekontu Orokorraren jendaurreko erakusketaren legezko epea amaitu delarik eta inolako erreklamazio edo oharrik egin ez denez, aipaturiko Aurrekontua behin betirako onartua geratzen da", berri eman du Udalak GAO bidez.