Gertuago.eus

Hainbat erosketa bonu salgai oraindik, martxoa amaitu artean

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 2a, 09:31

"Gertuago" kanpainako erosketa-bonu hainbat eskuragarri dituzue oraindik martxoaren 31ra arte, gertuago.eus atarian. Egitasmoaren bigarren fasekoak hain zuzen, lehenengokoak eskuratu nahiz erabiltzeko epea urte amaieran itxi baitzuten. Web orrian sartu, erregistratu eta bertan %20ko deskontuarekin erositako bonuak gero, hautaturiko denda hauetan xahutu ahalko dituzue. Usurbilgo ostalari eta merkatariek, Hurbilago Elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean sustaturiko egitasmo honek, lehendik ere garai zailak bizi izan eta covid19-ak kolpatu duen sektorea laguntzea du xede.

Konfinamendu asteetan itxita izan edo galera handiak izan zituzten 31 establezimenduren parte hartzearekin abiatu zuten Gertuago egitasmoa udaberrian. Erosketa-bonuen %90a saldu eta herri merkataritzak 50.000 euro pasatxoko laguntza jaso ostean, 25 saltoki gehiago batu ziren iraila hasieran abiarazitako bigarren fasera (tartean tabernak eta elikagai dendak). Orain arte aukeran zeuden 20, 50 eta 100 euroko bonuez gain, 5 eurokoak ere eskuratu daitezke fase berri honetan; gertuago.eus atarian erosi eta saltokietara inprimatuta eramatea eskatzen dute.

Lehen faseko bonuak erosi nahiz erabiltzeko epea urte amaieran agortu zen. Bigarren faseko erosketa bonuak agortu dituzte hainbat dendetan jada, besteetan ere gutxitzen doaz. Badira halere hainbat salgai oraindik. Erosi nahiz erabiltzeko martxoaren 31ra arteko epea dago.

%20ko deskontua
Lehen fasean bezala, bigarrenean ere %20ko deskontuarekin eskuratu ahalko dira erosketa-bonuak, deskontu horren kostua Udalak bere gain hartzen segiko du, “merkatariek bonuen %100a jaso dezaten”. Bonu guztiak salduta 2.000 euroko laguntza jasoko du saltoki bakoitzak.

Adinekoengan jarria dute arreta gunea egitasmoaren sustatzaileek, sektoreko establezimenduek, Hurbilagok eta Usurbilgo Udalak; “erosle finenak eta leialenak” izanik, “ez genuke kanpaina honetatik at geratzerik nahi”. Elkarlanaren eta elkar zaintzaren bidetik, erosketa-bonuak eskuratzeko zailtasunak dituztenak laguntzera deitu dute. Horrez gain, laguntzarako langile bana izango da Potxoenean, baita KzGunean ere.

_________________________________________________________________________________________
GERTUAGO, 2. FASEAN
Lehen sei hilabeteen balantzea:
124.964 euroko ekarpena herri merkataritza eta ostalaritzari (99.971 euro herritarren ekarpena, 24.993 euro Udalarenak).
2. fasearen berezitasunak:
-25 saltoki gehiago ari dira parte hartzen (guztira 51).
-Parte hartzaile berrien artean; tabernak eta elikagai dendak.
-5 euroko bonuak ere eskuragarri (baita lehen faseko 20,50 eta 100 eurokoak). 5 euroko bonuok erabiltzeko inprimatuta eraman saltokietara.
-Herritar bakoitzak gehienez 1.000 euro xahutu ahalko ditu erosketa-bonuetan, gehienez 200 euroko deskontuarekin.
-Bono guztien salmentarekin 2.000 euroko ekarpena egingo zaio saltoki bakoitzari (1.600 euro herritarren ekarpena, 400 euro Udalarena).
Erosketa bonuen eskuratzea eta informazio gehiago: gertuago.eus atarian. Laguntza behar dutenentzat: KzGunera jo (astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 edo 16:00-20:00) edo Potxoenera jo (astearte eta ostegunetan, 12:00-14:30). Hitzordua aurrez eskatu Potxoeneako 943 371 999 edo KzGuneko 943 023 684 telefono zenbakira deituta.
Sustatzaileak: herriko merkatari eta ostalariak, Hurbilago Elkartea, Usurbilgo Udala.


______________________________________________________________________________________________
GERTUAGO. EUS: EROSKETA-BONUAK SALTOKIZ SALTOKI
Otsailaren 2an gertuago.eus atarian sartu eta hauxe zen saltoki bakoitzean eskuragarri zuten erosketa-bonu kopurua.

BONUAK
Bordatxo taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 289.

Farmacia Amenabar
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 47.

Zumeta Jatetxea
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 25, 50 euroko 30.

Txiriboga taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 376.

Gure-Elkartea adinekoen elkarteko taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 85, 5 euroko 34.

Urtinea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 31, 50 euroko 12.

Juantxo Burdindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 43.

Arrate Taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 370.

Al-rai
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 71.

Opil Goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 304.

Herrikobarra Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 49, 5 euroko 199.

Aldamu Konponketak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 98.

Atxega Jauregia jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 82.

Aizpurua Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 365.

Anais Estilista
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 31.

Antxeta
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 49, 50 euroko 7.

Bazar China
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 5 euroko 326.

Laukote okindegia-kafetegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 290.

Aginaga Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 50 euroko 7.

Txirristra taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 46, 5 euroko 151.

Imanol Txapartegi Harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 58.

AGORTUAK
Bixen ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Irati Ibargoien Fisioterapia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Saizar Jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Itzira Eraikuntzak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Otar-goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Ixabel Esnaola Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Marije Arropa Denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Enar Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Antton Bernal Ruiz de Oña-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Mikel Arraindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Oinutsik Podologia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Intza ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Arruti harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Kamden Hizkuntzak
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Eroski City Supermerkatua
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

La Chimenea Altzariak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Esnaola Janari-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Txalaka fruta-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

N.I. ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Solozabal Autoeskola
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Usurbil Optika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Laurok liburu-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Iratze Natur Denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Ekaitz Garmendia Merino-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Lizardi liburu denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Artzabal jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Saizar Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Ane Ile-Apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Errazkin Bizikletak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Aialde Berri sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Sekaña Erretegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Lurda Mertzeria
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Lourdes Larrañaga Estetika Zentroa
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.


Oharra:
1. faseko erosketa-bonuen iragungitzea: 2020ko abenduaren 31.
2. faseko erosketa-bonuen iraungitzea: 2021eko martxoaren 31.

Informazio gehiago eta erosketa-bonuak erosteko: gertuago.eus