Koronabirusa

Usurbil, eremu gorrian diren EAE-ko 84 udalerrien zerrendan

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 8a, 12:46

84 dira guztira gaurkoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eremu gorrian diren udalerrien zerrenda. Zerrenda horretara batu da astelehen honetan Usurbil.

Astelehenero eta ostegunero eguneratzen du Eusko Jaurlaritzak, covid19ak 500etik gorako intzidentzia duten, edo bestela esanda, eremu gorrian diren udalerrien zerrenda. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak plazaratzen duen ebazpen horretara batu da astelehen honetan (otsailak 8) Usurbil, koronabirusa 100.000 biztanleko 539ko 14 eguneko intzidentzia izatera heldu baita udalerri honetan. 

Luzea da ordea, eremu gorrian diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerrien zerrenda. Bi multzotan sailkatzen ditu Eusko Jaurlaritzak. 5.000 biztanletik gora dituztenak batetik, 5.000 biztanletik behera dituztenak bestetik. Segidan dituzue astelehen honetan eremu gorrian direnak, guztira 84 udalerri. Tartean, Buruntzaldea osoa:

5.000 biztanletik gorakoak: 46
Abadiño, Agurain, Andoain, Arrigorriaga, Astigarraga, Azpeitia, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Derio, Donostia, Durango, Elgoibar, Erandio, Errenteria, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Laudio, Legazpi, Leioa, Lezo, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Oiartzun, Orio, Ortuella, Pasaia, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Gasteiz, Zumarraga.

5.000 biztanletik beherakoak: 38
Aduna, Aia, Alonsotegi, Anoeta, Aramaio, Asparrena, Berantevilla, Etxebarria, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Irura, Iruraiz-Gauna, Iurreta, Bastida, Laguardia, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mendaro, Moreda Araba, Ormaiztegi, Oion, Plentzia, Erribera Beitia, Donemiliaga, Segura, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Urkabustaiz, Iekora, Zaldibar, Zamudio, Zerain, Zizurkil, Zuia.

Hemen Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen ebazpena osorik: eremu gorrian diren udalerrien zerrenda