Usurbilkultura.eus

Asteburuan Sutegin Ameba eta "Erradikalak ginen" ikusteko sarrerak eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 10a, 10:27

Bi hitzordu izatez, pandemian izango ez bagina, mozorro festa betean murgilduko ginen datorren asteburuan; Amebaren "Elikatuz" estreinako diskoaren aurkezpen kontzertua eta "Erradikalak ginen" ikuskizuna. Ekitaldiotarako sarrerak usurbilkultura.eus atarian eskura ditzakezue.

"Erradikalak ginen"
Eguna: otsailak 13, larunbata.
Ordua:
18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Partaideak: Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria).
Zehaztasunak: "Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio".
Nori zuzendua: gazte eta helduei.
Edukiera: 58 lagun.
Sarrerak: otsailaren 13ra arte salgai, 6 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman. NOAUA! K.E.-ko bazkideek 4 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan. 
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.


Ameba taldearen "elikatuz" disko aurkezpena
Eguna: otsailak 14, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazu herriko gazteek, Garate Studios-en, Martxel Arkarazoren laguntzaz grabatutako “Elikatuz” diskoaren aurkezpena. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatuko dute aurkezpen bira".
Edukiera: 76 lagun.
Sarrera: doan otsailaren 12a baino lehen eskuragarri usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.
Antolatzailea: AMEBA taldea.