"Eskerrik asko herriko ttuntturro taldeari"

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 14a, 16:54

Aurten ez da Inauteri Jairik izan. Hala ere, jende asko mozorrotu egin zen eta herriak beste kolore bat hartu zuen. Inauterietan ohikoak diren doinuak ere entzun ziren atzokoan. "Eskerrik asko herriko ttuntturro taldeari (babes neurri guztiekin) kaleak alaitzeagatik... Aupa zuek!!". Hitzok Xingolarenak dira. Atzokoan kalean hartu zituen irudiak ikusiko dituzue ondoko bideoan.