Giro ederra Ameba taldearen zuzenekoan

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 14a, 18:07

Ameba taldeak "Elikatuz" izeneko lehen diskoa aurkeztu du gaur Sutegin. Lehenbizi diskoari buruzko hainbat azalpen eman dituzte, bideoklip bat ipini dute ondoren eta segidan kontzertua eskaini dute. Lehen emanaldiko sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren saio bat eskaini behar izan dute.

Enara Eizagirre, Aritz Zabaleta, Malen Azpiazu eta Jon Mikel Azpiazuk osatzen dute Ameba taldea. "Elikatuz" izeneko diskoa grabatu dute Andoaingo Garate estudioan, Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. Ameba taldearen lehen lana da honakoa eta herrian abiatu dute aurkezpen bira. Emanaldi bikoitza eskaini dute gaurkoan Sutegin.