Otsailaren 14an ateratako argazkia da, herritar batek posta elektroniko bidez helarazia. “Txokoalde ingurukoa da, poltsak, maskarak eta abar”. Gure inguruko bazterrak ez ditugula zaintzen aditzera ematen zuen bere mezuan. “Baina hori edukazioagatik da”, zioen, “hasi gaitezen gure etxetik. Eskerrik asko”. Arrazoirik ez zaio falta irakurle honi.