Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketari buruzko saioa

Noaua Aldizkaria 2021ko ots. 20a, 08:31

Usurbil sagardoaren bihotza, sagardoaren kultura zikloaren baitan, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak “sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa” saioa antolatu du. Otsailaren 26an, Potxoenean. Aurrez eman behar da izena.

 

Otsailaren 26an ostirala, 15:30ean Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko duen hitzordurako izena aurrez eman beharko da usurbilkultura.eus atarian, alkartasuna@usurbil.com helbidean edo 943 361 114 telefono zenbakian.

 

Inausketa praktikak egingo dira

“Neguko inausketa mota desberdinak eta bere helburuak azalduko dira: ekoizpenaren hobekuntza, arbolaren erregulazioa fruta adarrak sortuz, airea eta argitasuna bilatu, adarrak berritu...”, Alkartasunatik aditzera eman dutenez. “Ongarriketa desberdinen helburuak eta bere aplikazioak ere aztertuko dira. Inausketa praktikak Usurbilgo sagastietan egingo dira”.