2021/03/27 17:00

Zinema

Mundualdia 2021

Mundualdia 2021
Sutegi, Usurbil, Usurbil

17:00 Ikus-entzunezkoaren aurkezpena, Sutegin.

19:00 Aitortza (osasun egoeraren arabera erabakiko da non eta nola egin).

 

Sarrerak: Doan. Izen-ematea: 943 37 71 10 – parekidetasuna1@usurbil.eus – usurbilkultura.eus

Hizkuntza: Euskaraz-Gaztelaniaz

2020ko udazkenean ez zen Mundualdirik izan Usurbilen. Batetik, jatorri aniztasunaren eta elkarbizitzaren inguruko ikerketa bete-betean zegoelako, eta, bestetik, orain arteko Mundualdien ohiko egiturak ez zuelako bat egiten Covid19-aren orduko egoerarekin eta bete beharreko araudiarekin.

Hilabete batzuk geroago, bueltan da Mundualdia, ezohiko formatuan, azken hilabeteetako lanketa herritarrei helarazteko asmoz.